Mullingar

Koordenatuak: 53°31′21″N 7°20′16″W / 53.5224°N 7.3378°W / 53.5224; -7.3378
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mullingar
An Muilleann gCearr
Mullingar
An Muileann gCearr
Rinné Colman gairé beag searbh
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Leinster
Westmeatheko konderria
Jatorrizko izenaMullingar
An Muileann gCearr
Posta kodeaN91
Geografia
Koordenatuak53°31′21″N 7°20′16″W / 53.5224°N 7.3378°W / 53.5224; -7.3378
Map
Altuera101
Demografia
Biztanleria20.928 (2016)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia044
Ordu eremuaUTC±00:00, Udako ordutegi eta UTC+01:00
http://www.westmeathshowcase.com www.westmeathshowcase.com

Mullingar (irlanderaz An Muileann gCearr) Irlandako Errepublikako Westmeatheko konderriaren hiriburua da, baita Eliza Katolikoaren Elizbarrutiko egoitza ere. 20.103 biztanle ditu (2011) eta Dublinetik 80 kilometro mendebaldera dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko An Muileann gCearr izenak "Ezkertiaren errota" esan nahi du. Mullingarreko Colmanen kondairatik hartzen du izena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laku ugarik inguratzen dute, gertuen daukana Lough Ennell da, hiria zeharkatzen duen Brosna ibaia bertara iristen baita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

560 inguruan Mullingarreko Colmanek sortu zuela esaten da. Hasieran Maelblatha izeneko herri txikia zen baina 1543an Meatheko erresuma banatzerakoan mendebaldeko zatiaren hiriburu bihurtu zen. Ganadu merkatuarengatik izan da historian zehar ezaguna.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mullingarreko katedrala: Kristo Erregearen katedrala izena du eta Bigarren Mundu Gerra hasi zen egunean sagaratu zen.
  • Belvedere Etxea
  • Clonyn gaztelua: Mullingarretik 18 kilometrotara dagoen Delvin herrian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]