Whanganui ibaia

Koordenatuak: 39°56′51″S 174°59′13″E / 39.9475°S 174.9869°E / -39.9475; 174.9869
Wikipedia, Entziklopedia askea
Whanganui ibaia
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera290 km
Geografia
Map
Koordenatuak39°56′51″S 174°59′13″E / 39.9475°S 174.9869°E / -39.9475; 174.9869
Estatua Zeelanda Berria
Region of New ZealandManawatu-Wanganui eskualdea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera7.380 km²
IturburuaTaupō (aintzira)
Bokalea
()
Tasmaniako itsasoa

Whanganui ibaia (ingelesez: Whanganui River) Zeelanda Berriaren iparraldean dagoen ibaia da. 290 kilometro ditu eta herrialdeko hirugarren luzeena da.

Ibaia pertsona juridiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeelanda Berriko parlamentuak pertsona juridiko izendatu zuen Whanganui ibaia lege bat medio 2017ko martxoan eta honekin ibaia halako estatusa lortzen duen lehena izan zen munduan. Erabakiaren arabera, ibaiak eskubide eta betebeharrak izango ditu eta auzitegi baten aurrean bi pertsonek ordezkatuko dute, batek Estatuaren izenean eta besteak Whanganui iwi herriarenean (maoriak)[1].

Erabaki honen arrazoia maorientzat ibaiaren ongizatea haien ongizateari lotua dagoela da. Eta ibaiari pertsona izaera ematearen ideia maoriek eta Whanganui ibaiaren lotura estutik dator, herri honen esaera honek hala laburbiltzen duena: “Ni ibaia naiz eta ibaia ni da”. Gainera, bertako maorien herriak ibaia gurtzen du. Maoriak 1870etik ari ziren eskaera hau egiten[1].

Akordioaren ondorioz, ibaiak 52 milioi euro jasoko ditu konpentsazio gisa, 19 milioi bere egoera hobetzeko eta 1 bere legezko egoera finkatzeko[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Whanganui ibaia pertsona juridikoa izendatu du Zeelanda Berriak» Argia 2017ko martxoaren 16a CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]