Edukira joan

Widad Kawar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Widad Kawar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakوداد جليل زند
JaiotzaTulkarem, 1931 (92/93 urte)
Herrialdea Palestina
 Jordania
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAdawiya eskola
Beiruteko Amerikar Unibertsitatea
Hezkuntza-mailamasterra
gradua
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea, idazlea, arte-historialaria eta bildumagilea
Jasotako sariak
KidetzaEkialdeko Ikerketarako Ameriketako Zentroa
MugimenduaZientismoa
Izengoitia(k)وداد قعوار
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna
tirazcentre.org
IMDB: nm3452120 Edit the value on Wikidata

Widad Kawar (arabieraz: وداد قعوار‎) (Tulkarm, 1931) arte historialari palestinarra eta Palestina eta Jordaniako arte, kultura eta etnia bildumazalea. 50 urtean zehar, 2.000 jantzi, oihal eta bitxi baino gehiago bildumatu ditu, konfliktoen erruz oso sakabanturik dagoen ondare kulturala babestu eta gorde asmoz.[1][2] Umm l'ibas al-falastini ezizena dauka: ‘palestinar jantzien ama’.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Widad Kawar Tulkarm hirian jasio zen, palestinar kristau familia batean 1931ean.[4] Bere aita Jalil irakaslea zen eta eskola sistemaren burua zen Palestinako Britainiar Mandatuaren gobernuan.[2][3]

1941ean bere familia Belen hirira joan zen bizitzera.[2]

Widad Kawarrek Beiruteko Unibertsitate Amerikarrean ikasi zuen.[2][3]

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kawarrek bere bilduma erakusgai jarri du munduan zehar, Palestinako jantziak ezagutzera emateko.[5] Liburu ugari idatzi ditu palestinar brodatuari buruzkoa eta brodatu kulturalei buruzko galeria bat sortu nahi izan zuen eta horrela sortu zen “Tiraz Centre” (‘Tiraz Gunea’) sortu zuen Ammanen museo txiki baten ardura daroana, bere bilduma gordetzeko eta Palestinako eta Jordaniako kultura babesteko.[6]

Widad Kawar Ekialdeko Ikerketarako Ameriketako Zentroko arduradun taldeko kidea da.

Argitaratutako lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Skinner, Margaret eta Kawar, Widad Kamel (2014). Palestinian Embroidery Motifs: A Treasury of Stitches, 1850-1950. Melisende.[7]
  • Kawar, Widad (2011): Threads of Identity: Preserving Palestinian Costume and Heritage ISBN 978-9963-610-41-9 Rimal Publications.[8]
  • Kawar, Widad and Tania Nasir (1992): Palestinian Embroidery: Traditional "Fallahi" Cross-Stitch ISBN 3-927270-04-0. Munich, State Museum of Ethnography.
  • Kawar, Widad (1987): Pracht Und Geheimnis - Kleidung Und Schmuck Aus Palästina Und Jordanien ISBN 3-923158-15-7 Rautenstrauch-Joest Museum Munich.

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an Al-Husseinen ordenako kide egin zuten.

2012an, Kultura eta bilakaeragatik Prince Klaus Nazioarteko saria irabazi zuen.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]