Wikipedia:Antigua, San Juan festak

Wikipedia, Entziklopedia askea

San Joan eguna antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan.

Antiguoko jaiak[aldatu iturburu kodea]

Antiguako San Juan jaiak ekainaren 10etik 23ra ospatzen dira. Jai hauek nahiz eta luzeak izan ez dira jardueraz betetako egunak izaten eta 10etik 23ra hainbat egunetan ez da ezer antolatzen. Jaiegun garrantzitsuena 23a da, beste hainbat auzotan bezala San Juan gaua ospatzeko sutea egiten baita eta egunean zehar buruhandiak, kantujirak eta abar egon ohi baitira. Jai hau udararen hasiera ospatzeko sortua izan da Juan el Bautista sermoilariaren oroimenean . Aintzinan, Suteak egitearen helburua eguzkiari indar handiagoa ematearena da, egunak mozten hasten baitira.

Antiguoko San Juan jaien ohiko egitaraua:

  • Kantujirak
  • Sokatira
  • Bazkari herrikoia Txantxarreka gaztetxean
  • Pirritx eta porrotxen ikuskizuna
  • Eonian elektro taldea eta DJ Pari
  • Buruhandi eta trikitilariak
  • San Juan koroak
  • San Juan sua Gazkuina plazan: koroak, konjurua, soka dantza herrikoia eta lore sortaren banaketa.

Jai honen arrazoia da San Joan Bataiatzailea Jesukristoren aitzindaritzat jotzen dutela kristauek. Hartara, Jesukristoren jaiotza neguko solstizioko jaian ospatzen zen, Eguberrian, eta San Joan Bataiatzailearena, berriz, udako solstiziokoan ospatzen hasi ziren. Egutegiko ziklo horrek ebanjelioen kontakizunean du jatorri: Elisabeth San Joan Bataiatzailearen ama haurdunaldiko seigarren hilabetean bisitatu zuen Ama Birjinak. Kristau tradizioan San Joan da jaioteguna ospatzen zaion santu bakarra. Horrela, Donibane jaia Eguberriekin parekatzen da: biek jaiotza eta birsorkuntza ospatzen dute. Bestalde, Donibane jaiko ur-errituak orobat loturik daude ebanjelioan kontatzen denarekin, kontakizun horren arabera San Joan Bataiatzailea izan zen Jesukristo urez Jordan ibaian bataiatu zuena. Suari buruzko erreferentziak ere badira: «fruitu onik ematen ez duen zuhaitz oro moztu eta sutara botako da» predikatu omen zuen San Joan Bataiatzaileak.

Donibane jaiko errituek jatorri jentil edo paganoa dute. Erdi Aroan, kristautasunak bereganatu egin zituen, sinkretismoaren bidez, eta San Joan Bataiatzaileari eskaini zion jaia. Santu haren izena, Erdi Aroko euskaran, Done Ibane zen; hortik dator Donibane izena.

Paganismoa edo paganotasuna, Euskal Herrian sarritan Jentiltasuna deitua, hasiera batean kristauek Europan euren erlijioa ezarri aurretik zeuden erlijio politeistei deitzeko mespretxuzko izendapena zen. Antzinako erlijioetako jende horrek, kristauek ez bezala, jainko asko gurtzen zituzten, aldiz kristauek jainko bakarra gurtzen zuten

Donibane jaietan ospatzen diren su eta landare errituek antzinatik Europako hainbat tokitan —bereziki, zelta tradizioa duten herrialdeetan— egiten diren ospakizunetan dute jatorri. Irlandan, maiatzaren 1ean, Bealtaine suak pizteko ohitura dute, esaterako. Egun berean Europan egiten den Walpurgis gaueko ospakizunetan ere sua pizteko ohitura dute. Jai horiek paganoak dira, eta antzinaroan dute jatorri.[1]

Mitologia[aldatu iturburu kodea]

Mitoa aspaldian gertatu omen ziren gertakariak narratzen dituen kontaketa fantastikoa da. Kontakizun hauek miragarriak dira eta naturaz gaindiko botereak duten pertsonaiak dira nagusi, hala nola, jainkoak, heroiak, munstroak... Bestalde mitoak jatorri ezezaguneko kondaira sakratuak eta gizakiari ulergaitzak egiten zaizkion gertakariei buruzko sinesteak islatzen dituzte.

Mitoek gizarte jakin baten ondarea osatzen dute; denboran zehar, belaunaldiz belaunaldiz, zeinu eta singularitate bereizgarriak transmititzen dituen ondarea.

Euskal mitologiak ikuspuntu historiko eta kulturaletik oso aberatsak dira. Europak, nolabait, bere nortasunaren gakoak bilatzen ditu bere sustraietan.

José Miguel Barandiaranek esan zuen: "hainbat iberiar, galiar, latino eta iparraldeko herrien mitoen bilketetan, gure kondaira eta istorio ezagun batzuk gogora ekartzen dizkigun berriak aurkituko ditugu". Baina "honek ez du euskal mitologiaren originaltasuna islatzen ez duenik, ez dugu ahaztu behar originaltasuna ez dela hain zuzen ere bat bere substantzia propioa ateratzen duenik, baizik eta gauza arruntek bere baitan bereizten dutela".[2]

Bezperako ospakizunak[aldatu iturburu kodea]

Ekaina: eki (eguzki) gaina, eguzki gorena, egunik luzeenak alegia

Ekainak Euskal Herriko beste zonaldeetan beste izen batzuk ditu: bagila, garagarrila, garagarzaroa, arramaiatza, errearoa... Euskara batuan “Ekaina” deritzogu; honek gogoratzen digu gure arbasoak zerura begira bizi zirela. Eki ‘eguzkia’ + gain(a) ‘gainean’. Eguzkia gain-gainean daukagu hilabete honetan; udako solstizioa, alegia. Urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena... Orain egunak laburragoak dira eta eguzkiari indarra emateko suak pizten dira. Gerora ospakizun hau San Juan-i lotu zitzaion.

23 gauean suaren inguruan honako hauek kantatzen dira:

'San Juan dala, sugea ta zapoa kanpora, artoa ta garie barrura ' esanaz[3]

Donibaneren inguruko sinespenak[aldatu iturburu kodea]

kea, sua eta sorginkerietarako unea da San Juan eguna Euskal Herrian. Ura, senda belarrak eta sua protagonista bilakatzen den unea da San Juan.

Jondoni Joane edo San Joan ekainaren 24an ospatzen da, udako solztiziotik (ekainaren 21ean, normalean)  gertu. San Joan bezperako gauean erritual frankoak ospatzen ditugu Euskal Herrian. Etxeetako ate eta leiho askotan lizar edo elorrizuri adaxka-ikus dezakegu, eguzki berriak etxe horretan bizi direnak bedeinka eta babes ditzan. Herrietako plaza nagusietan lizar edo haritz handi bat jartzen da eta herriko dantzariek dantza erritualak egiten dituzte zuhaitzaren inguruan.  Askotan lizar horietatik zintzilik San Joan gereziak ipintzen dituzte.

Herri, auzo, baserri guztietan sua pizten da. Suak, lehen esan bezala,eguzki berria indartzen du eta gizakion bekatuak garbitzen ditu. Zenbait herritan patatak erretzen dituzte Jondoni Joaneren gaueko suan eta gero bertara hurbildu direnen artean banatzen dituzte denek jan ditzaten. Lehen, eta duela oso gutxi arte, oroitzapen txarrak ekartzen zituzten arropak edota objektuak surtara botatzen zituzten, eguzki berriak zorte hobea ekarriko zielakoan.

Gau magiko horren inguruan hamaika sinesmen daude gure geografiaren luze-zabalean. Ikus ditzagun horietako batzuk:

- Euskal Herriko ibai eta erreketako urak indar berezia dutela diote hainbat mitok.

- Gauerdian, hamabiak jotzen duen unean, errekako ura ardo bihurtzen da eta harriak, ogi. Une horretan erreka bazterretan izanez gero, bizitza osorako zoriontasuna lor daiteke.

- Nafarroan bainua hartzeko ohitura zegoen San Juan gauean erreka edo iturrietan. Urte osoz katarro eta gripea uxatzeko.

- Beste zenbait tokitan ekainaren 24ean eguna esnatzearekin batera lehen ihintza hartzeko ohitura zuten. Osasunentzat ona omen da. Horregatik asko ziren larru gorritan belarretan etzanda ihintzaren zain izaten zirenak, katarroa sendatzeko erremediorik onena zelakoan.

- Ekainaren 24ko goizaldean, San Juan egunaren lehen orduekin batera asko ziren landare bila abiatzen zirenak, udako solztizioarekin batera landareak indartu egiten zirela baitzion ohiturak.

- Luzaiden berriz, hildakoak bidaia ona egin zezan, hil kutxan San Juan egunean bedeinkaturiko landareez beteriko buru oihala jartzen zen.

- Itsasoan biluzik, bizkarra emanez eta ilargiari begira sartzen denak gauza handiak egiteko aukera izanen du.

- Musika-tresna batekin jartzen denak pikondo baten azpian berehala ikasiko duela tresna jotzen.- Ekainaren 24a hasten delarik, euren bizitzako maitasuna nolakoa izanen den ezagutuko dute leihotik begiratzen duten ezkongaiek .[4]

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

  1. Donibane jaia. 2016-12-18 (Noiz kontsultatua: 2018-04-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Mitologia - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).
  3. «San Joan bezpera» Euskara eta natura, paisaiaren bi alderdi 2008-06-23 (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).
  4. «Donibane gaua euskaldunon sinesmenetan» elinberri 2016-06-22 (Noiz kontsultatua: 2018-04-24).