Wikipedia:Bot-ak/Eskaerak/2015

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kategoria:Gobernuz Kanpoko Erakundeak → Kategoria:Gobernuz kanpoko erakundeak[aldatu iturburu kodea]

Izen berezia ez denez, letra larrien erabilera okerra du kategoria izenburu horrek. Beraz, aldaketa hau eskatzen dut:

Kategoria:Gobernuz Kanpoko ErakundeakKategoria:Gobernuz kanpoko erakundeak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2015-02-20, 11:31 (UTC)

Egina--Assar; (erantzun hemen) 14:52, 20 otsaila 2015 (UTC)

tamainu --> tamaina (aldaketa ortografikoa)[aldatu iturburu kodea]

"Tamainu" hitza ez da hiztegietan jasotzen. Zuzena "tamaina" da. Mila esker. - --Joxemai; (erantzunak) 06:51, 7 maiatza 2015 (UTC)

Egina - --Joxemai; (erantzunak) 12:07, 7 maiatza 2015 (UTC)

Kategoria:Espainiako Gerra Zibilan fusilatutako nafarrak → Kategoria:Espainiako Gerra Zibilean fusilatutako hegoaldeko nafarrak[aldatu iturburu kodea]

«Zibil» hitzaren deklinabideak -e- hori sartzea eskatzen duenez eta nafar horiek guztiak Nafarroa Garaikoak zirenez, aldaketa masibo hau eskatzen dut:

 Kategoria:Espainiako Gerra Zibilan fusilatutako nafarrakKategoria:Espainiako Gerra Zibilean fusilatutako hegoaldeko nafarrak

Eskerrik asko. --Xabier Armendaritz 2015-06-13, 22:32 (UTC)

Egina--An13sa 19:15, 19 otsaila 2016 (UTC)

Hiri orokor infotaulan koordenatuen segundoak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo: Hiri orokor infotaulan aldaketen bat egin da eta orain koordenatuen atalean segundoak sartzen ez badira, ez da ko ordenaturik agertzen. Bi motako kasuak daude:

  1. sn eta se datuak falta dutenak. "00" datua txertatu beharko litzateke.
  2. sn eta se eremua eta datua falta da. Kasu horretan eremua eta datua sortu behar dira. Adibidez "|sn = 00".

Adibideak: Hanoi eta Ankara.

Eskerrik asko -Xabier Cañas (eztabaida) 19:14, 17 azaroa 2015 (UTC)

Egina. Txantiloiaren kodea aldatu dut, eta orain, segundoak zehazten ez badira, automatikoki 00 da balioa. --Xabier Armendaritz 2015-11-17, 19:59 (UTC)
Egina. Biok aldi berean aldatu dugu, baina uste dut jarri dudan kodea pixka bat txukunagoa dela. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:03, 17 azaroa 2015 (UTC)