Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2011ko uztaila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Call for image filter referendum[aldatu iturburu kodea]

The Wikimedia Foundation, at the direction of the Board of Trustees, will be holding a vote to determine whether members of the community support the creation and usage of an opt-in personal image filter, which would allow readers to voluntarily screen particular types of images strictly for their own account.

Further details and educational materials will be available shortly. The referendum is scheduled for 12-27 August, 2011, and will be conducted on servers hosted by a neutral third party. Referendum details, officials, voting requirements, and supporting materials will be posted at Meta:Image filter referendum shortly.

Sorry for delivering you a message in English. Please help translate the pages on the referendum on Meta and join the translators mailing list.

For the coordinating committee,
Philippe (WMF)
Cbrown1023
Risker
Mardetanha
PeterSymonds
Robert Harris

—Aurreko iruzkin sinatugabea EdwardsBot (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du (data: 2011-07-03, 10:36).

OpenMT2 eta Euskal Wikipedia: trebatzeko jardunaldia[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, guztioi!

OpenMT2 eta Euskal Wikipedia proiektua hastera doa, eta, horretarako, trebatze-jardunaldia antolatu da EHUren Donostiako Informatika Fakultatean, datorren ostegunean, uztailaren 7a, 1.4 laborategian, 9:30-11:00 bitartean. Informatikako jendea gerturatuko da batez ere (20 bat pertsona), baina ohiko (eta ez hain ohiko) wikilarien presentzia ere asko eskertuko da.

Hau egingo da:

  • Instalatu OmegaT.
  • Aplikazioa erabiltzen ikasteko prozesu osoa egingo da artikulu motz batekin. Bakoitzak zerrenda batetik artikulu motz bat (10 bat lerrokoa) aukeratuko du, Matxinekin itzuliko du eta itzulpena editatuz zuzenduko du.

Komenigarria da bakoitza bere eramangarriarekin etortzea.

Ni joango naiz. Animatu zaitezte zuek ere!--Unai (esan) 14:21, 4 Uztaila 2011 (UTC)

Kaixo! Esan bezala, goizean OpenMT-2 proiektuarekin saltseatzen ibili gara, 11-12 bat pertsona, Informatikako eskolan. Besterik gabe, esatea oso erraza dela programa erabiltzea, eta, beraz, jendea parte hartzera animatu nahi nuen. Asmoa da bakoitzak artikulu luze bat (gutxienez) itzultzea. Artikulua Wikipediara igotzerakoan, automatikoki XML fitxategi bat bidaltzen zaie IXA taldekoei, ikus dezaten eskuz zenbat aldaketa gauzatu diren. Horrela Matxin hobetu dezakete. Edozer kontu galdetu nahi baduzue, aurrera! Izena emateko zerrenda hemen duzue. Aio!--Unai (esan) 14:06, 7 Uztaila 2011 (UTC)

Euskal Wikipedia Lur entziklopedietako edukiekin osatzeko lanak[aldatu iturburu kodea]

Txoko honetan bertan iragarri zenez, Eusko Jaurlaritzak lehiaketa bat atera zuen, euskarazko Wikipedia Lur entziklopedietako edukiekin osatzeko (xehetasunak, hemen).

Wikilari talde baten artean eztabaida sortu zen, lan horiek behar bezala egingo zirela bermatzeko biderik egokiena zein izango zen, eta erabaki genuen Elhuyarrekoekin harremanetan jartzea, uste izan genuelako haiek dutela lan hori kalitaterik eta gizalegerik handienarekin egiteko gaitasuna. Izan ere, euskarazko hiztegigintzan lan bikaina eginak dira, eta haiekin lan egin izan dugunok lan giro egokia aurkitu izan dugu (enpresa batzuetan izaten den giro gaiztorik gabe). Beraz, sei wikilarik haiekin aurkeztea proposatu genien Elhuyarrekoei, Wikipedian lan egiteko moduetan eta bestelako xehetasunetan laguntzearren, eta pozarren onartu ziguten eskaintza. Wikilari taldetxo honetakook aholkularitzat eta laguntzailetzat sartu gintuzten, Jaurlaritzari aurkeztutako proiektuan.

Uztailean, Jaurlaritzak iragarri zuen Elhuyarren proiektuak irabazi duela kontratua, eta gaur bilera izan dugu Elhuyarrekoen eta wikilarion artean, lana nola bideratuko den aztertzeko. Besteak beste, erabaki dugu lana nola egingo den hemen azaltzea, eta wikiproiektu berezi bat sortzea (izena jartzeko ideiarik bai? zer iruditzen zaizue «Lur Wikipediaratzeko Lantegia»?).

Elhuyarrek aurkeztu duen eta irabazle atera den proiektuan, 11.000 artikulu sortu edo osatzeko betebeharra hartu da. Elhuyarreko talde bat orain begiratzen ari da Lur hiztegi entziklopedikoaren eta Lur entziklopedia tematikoaren edukiekin zer artikulu sortu edo osatu ahal izango diren euskal Wikipedian. Berriak ez diren artikuluak osatzean, konturik handiena izango dugu, artikulu horretan lehendik eginda dagoena aprobetxatzeko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:01, 4 Abuztua 2011 (UTC)

Albiste pozgarria. Zorionak! -Euskalduna - 2:27, 2011ko abuztuaren 5a (UTC)

Eskerrik asko, Euskalduna! Denborak esango du, baina, Elhuyarrekoek lanak zenbateko profesionaltasunez eta ganoraz planifikatu dituzten ikusita, uste dut urtea bukatzean geure burua zoriontzeko moduan izango garela euskal Wikipedia erabiltzen edota aberasten dihardugun guztiok, bultzada handia jasoko baitu Wikipedia honek.

Eusko Jaurlaritzak emandako epea oso-oso estua da (abendua bukatzerako bukatu beharko dira lanak), baina Elhuyarrek jarri duen langile taldea ikusita, emaitza bikaina aterako delakoan nago.

Nik proposatutako izenaren aurka inor agertu ez denez, dagoeneko sortu dut wikiproiektua: Lur Wikipediaratzeko Lantegia. Izenari eragozpenik aurkituz gero, izango dugu aldatzeko aukera, hala ere.

Irail arte, Elhuyarreko talde bat —gorago idatzi nuenez— euskal Wikipediako zer 11.000 artikulu sortu edo osatuko diren zehazten arituko da. Ordu arte, beraz, Wikipedian ez da ezertxo ere nabarituko egindako lana. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:53, 8 Abuztua 2011 (UTC)

Galdera bat: eta Elhuyarreko langileak ez garenok erabil al dezakegu Lur entziklopedia horretako informazioa gure artikuluak sortu edo osatzeko? Edota hori jabetza eskubideak haustea al litzateke, adibidez, Hiru.com webguneko informazioarekin pasatzen den gisan? Bestela sekulako informazio iturria izango baigenuke. -Euskalduna - 18:12, 2011ko abuztuaren 23a (UTC)
Logikoena litzateke EJk Lur entziklopedia osoak (bi dira, hiztegi entziklopedikoa eta entziklopedia tematikoa) lizentzia libre batekin "askatzea". Nik uste dut Eusko Jaurlaritzak bere webgunean, lekuren batean, argi eta garbi esan beharko lukeela Lur hiztegietako materialari lizentzia libre bat eman diotela, eta zein lizentzia den. Hortik aurrera, edozeinek nahi duen erara berrerabil dezake material hori Wikipedian. Hala ere, oraindik ez dakigu hori dena nola izango den.--Assar; (erantzun hemen) 17:44, 27 Abuztua 2011 (UTC)
Nik dakidanagatik (proiektu honetan nabil Elhuyarren) Eusko Jaurlaritzak Open Data atarian jarri nahi du edukia, baina ez dakit ez nola ez noiz gauzatuko den.--josuaztiria 12:07, 12 Iraila 2011 (UTC)

Jakinminez eta aspaldi ezer aipatzen ez denez: Proiektu honen berririk edo nola doan inork ba al daki zeozer? -Euskalduna - 20:14, 2011ko azaroaren 29a (UTC)

Aurrera doa, eta urtearen amaierarako bukatuta egongo da. Lana Elhuyarrek haien ekipo batean instalatu duen MediWiki batean ari gara egiten. Lana amaitutakoan, dena euskal wikipediara eramango da. Hala ere, uste dut tarteko egunen batean egun horretara arte moldatutako informazioa pasatuko dela wikipediara, beraz bi txandatan-edo egingo da migrazio hori.--Assar; (erantzun hemen) 19:42, 29 Azaroa 2011 (UTC)
Eskerrik asko azalpenarengatik, Assar.
-Euskalduna - 20:31, 2011ko azaroaren 30a (UTC)
Azkenean badirudi lan osoa une berean kargatuko dela Wikipediara. Beraz, ordura arte itxaron beharko da lana wikipedian ikusteko.--Assar; (erantzun hemen) 16:56, 2 Abendua 2011 (UTC)


Terms of Use update[aldatu iturburu kodea]

I apologize that you are receiving this message in English. Please help translate it.

Hello,

The Wikimedia Foundation is discussing changes to its Terms of Use. The discussion can be found at Talk:Terms of use. Everyone is invited to join in. Because the new version of Terms of use is not in final form, we are not able to present official translations of it. Volunteers are welcome to translate it, as German volunteers have done at m:Terms of use/de, but we ask that you note at the top that the translation is unofficial and may become outdated as the English version is changed. The translation request can be found at m:Translation requests/WMF/Terms of Use 2 -- Maggie Dennis, Community Liaison 00:43, 27 Urria 2011 (UTC)

Iñaki Egaña historialaria eta euskal Wikipedia[aldatu iturburu kodea]

2011ko azaroaren 6an, Berriako «Igandea» gehigarriko 14. orrialdean, hau zioen Iñaki Egaña historialariak, «Mourt pour la patrie» artikuluan:

« Oso gutxi aztertu da Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izandako eragina. [...] Egun, Wikipedian Lehen Mundu Gerrari buruz agertzen den euskarazko sarrerak ez du hondamendi horri buruzko aipamen bakar bat ere jasotzen. Adierazgarria da. »

Bi egun geroago, gai horrek aipamen luzea zuen Wikipediako artikulu horretan, eta bere artikulu berezia ere bai. Gainera, Euskal Herriko historia artikuluan atal berezia du, eta Euskal Herria artikuluko «Historia» atalean paragrafo oso bat eskaini zaio. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-11-10, 21:02

Ba, zorionak, aizak!
-Euskalduna - 21:14:, 2011ko azaroaren 10a.
Pozik egin dut, asko ikasi baitut gai horretaz dokumentatzean. Eskerrak Iñaki Egañari, hemen genuen gabezia larria erakusteagatik. Eta, hitz hauek irakurtzen baditu, hurrengoan idatzi ditzala euskaraz euskal deiturak, mesedez. Jean Hiriart-Urruty eta Jean Elissalde euskara zainduan nola idatzi jakin nahi badu, aski du Wikipedia honetan begiratzea, karkarkar. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-11-10, 21:26

Euskal Wikipedia Durangoko Azokan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Batzuk dakizuenez, abenduaren 6an edizio-maratoia antolatu dugu Durangoko Azokan Gerediaga Elkarteak, UEUk eta Euskal Wikipediak. Informazio gehiago hemen. Esan gabe doa parte-hartzea edo bisitatxoren bat eskertuko genukeela, handik bazabiltzate. Animatu! Aio! --Unai (esan) 18:23, 23 Azaroa 2011 (UTC)

Gorka Julioren artikulua, gaurko BERRIAn: "Nik ezin dut...". --Unai (esan) 17:48, 1 Abendua 2011 (UTC)
Euskal Wikipedia eta Durangoko Azokaren Diario Vasco egunkariko artikulua eta bideoa ikusgai - Euskalduna - 18:49, 2011ko abenduaren 7a (UTC)
Wikipedia, azokaren zati berria.info
wikipedia euskaraz 10 urte sarean argia.com
Wikipediaren erraiak erakusgai Landakon gara.net -Utolotu 22:20, 7 Abendua 2011 (UTC)

Durangoko Azoka[aldatu iturburu kodea]

Gabon guztioi.

Durangoko Azoka hurbil dugu, eta nonbaitean irakurri dut euskal wikipediak ordezkaritza bat izanen duela bertan (stand bat?)

Norbaitek ba al daki deus?

Izatekotan, zein egunetan izango litzateke?

Esker mila aunitz.

-Josu 19:46, 1 Abendua 2011 (UTC)

Unairen mezua ikusi dut ene galdera egin ondoren. Mila esker, Unai. Ea wikizale gehienak abenduaren 6an Azokan agertzen garen!-Josu 19:53, 1 Abendua 2011 (UTC)

Logoa[aldatu iturburu kodea]

Logoa aldatzeko eskaera Commons-en eskatu nuen duela egun batzuk, pixka bat berandu aldatu dute baina tira... Nik egin nuen logo hori egun batzuetan utziko dugu, 10 urteak ospatzeko.--An13sa 11:14, 10 Abendua 2011 (UTC)

Kutxateka[aldatu iturburu kodea]

Kutxateka sortu da eta prentsan agertzen denez 500.000 irudi igoko dituzte bertara, guztiak libreak. Badugu, beraz, zer ikusi! -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:05, 19 Abendua 2011 (UTC)

Ba ez, lizentzia nc-nd da... ze pena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:06, 19 Abendua 2011 (UTC)

Open Call for 2012 Wikimedia Fellowship Applicants[aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Foundation RGB logo with text.svg

I apologize that you are receiving this message in English. Please help translate it.

  • Do you want to help attract new contributors to Wikimedia projects?
  • Do you want to improve retention of our existing editors?
  • Do you want to strengthen our community by diversifying its base and increasing the overall number of excellent participants around the world?

The Wikimedia Foundation is seeking Community Fellows and project ideas for the Community Fellowship Program. A Fellowship is a temporary position at the Wikimedia Foundation in order to work on a specific project or set of projects. Submissions for 2012 are encouraged to focus on the theme of improving editor retention and increasing participation in Wikimedia projects. If interested, please submit a project idea or apply to be a fellow by January 15, 2012. Please visit https://meta.wikimedia.org/wiki/Wikimedia_Fellowships for more information.

Thanks!

--Siko Bouterse, Head of Community Fellowships, Wikimedia Foundation 12:57, 21 Abendua 2011 (UTC)

Distributed via Global message delivery. (Wrong page? Fix here.)

Lurreko artikuluak Wikipedian sartzeko azken ukituak[aldatu iturburu kodea]

Aupa. Lur hiztegiko artikuluak datorren astean igoko omen dira wikipediara. Ordurako, Eusko Jaurlaritzako HPStik eskari bat egin dute: ea euskal wikipediaren goiko bannerrean ohar hau jar daitekeen: "Zorionak! Urteberriko oparia: 11.000 euskarazko sarrera berri Wikipedian!" Eta horrez gain, ea haien logoa jar daitekeen alboan. Beno, teknikoki ez dira 11.000 sarrera berri, ze haietako batzuk jadanik bazeuden wikipedian, eta osatu besterik ez dira egin. Hala ere, nire ustez horrek ez dauka garrantzi berezirik. Kontua da ea norbaitek arazorik duen banner hori agertzen bada wikipedian. Nik ez diot arazorik ikusten mezua agertzeari. Hala ere, agian logoa agertzea gehiegizkoa dela deritzot. Zer uste duzue? --Assar; (erantzun hemen) 15:23, 21 abendua 2011 (UTC)

Bannerrak jartzearen aldekoa ez naiz berez, baina tira, kasu honetan, eskatzen bada. Logoa agertzearen guztiz aurka, publizitatea egiteko modua baita. - --Joxemai; (erantzunak) 16:09, 21 abendua 2011 (UTC)
Ni ere antzera: bannerra jartzearekin konforme, baina logoa jartzea desegokia delakoan. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-12-21, 19:04
Aurrekoekin bat. --Marklar 18:22, 21 abendua 2011 (UTC)

Ni ere aurrekoekin bat. Lankide:Gorritxiki --Gorritxiki 19:14, 21 abendua 2011 (UTC)

Niri ondo iruditzen zait oharra zein logoa jartzea. Ez da enpresa pribatu baten logoa ere.--Unai (esan) 19:12, 21 abendua 2011 (UTC)

Horren harira: Nik jakin nahiko nuke, orain sartu behar diren 11.000 sarrera horietatik at, ea etorkizunean euskarazko Wikipediako lankideok Lur hiztegian dauden artikuluetaz baliatu eta gure entziklopedian beste artikulu berriak sortzeko erabil al daitezkeen. Laburtzen: Lur hiztegiko artikuluak zein jabetza edo lizentzia mota duten. -Euskalduna - 21:28, 2011ko abenduaren 21a (UTC)
Galdera ona. Nik uste dut oraindik Eusko Jaurlaritzak ez duela inon esan zein den Lur entziklopedien lizentzia. Agian bannerraren inguruan bota diguten galdera honi erantzuten diogunean, guk eska diezaiekegu EJren webgunean Lur entziklopediak zein lizentzia duen argitara dezaten, ohar baten bidez edo...--Assar; (erantzun hemen) 20:48, 21 abendua 2011 (UTC)

Ez al liteke bi gaiak elkarbatu eta gure aldera jokatuz banner hori jartzearen truke guk Lur hiztegiko artikuluetaz baliatzeko aukera hori Eusko Jaurlaritzakoekin negoziatu edo horrelako trapailkeriren bat egin?
-Euskalduna - 1:15, 2011ko abenduaren 22a (UTC)

Hasi dira artikuluak igotzen.-Assar; (erantzun hemen) 17:57, 26 abendua 2011 (UTC)

Logoa ez jartzea bozkatu denez, EJtik galdetu didate ea "HPSren eskutik" gehitu daitekeen bannerreko esaldian: "Zorionak! Urteberriko oparia: 10.000 sarrera berri baino gehiago euskarazko Wikipedian, HPSren eskutik!" edo "Zorionak! Urteberriko oparia, HPSren eskutik: 10.000 sarrera berri baino gehiago euskarazko Wikipedian!". Niri ondo iruditzen zait (2. aukera hobeto dago, nire ustez).--Unai (esan) 16:50, 27 abendua 2011 (UTC)
No problem. Baina beldur naiz HPSkoek ez ote duten "mundu guztiak ezagutzen gaitu" sindromea. Agian norbaitek esan beharko lieke hau: inork ez daki HPS zer den. Nire proposamena da "Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza" jartzea.--Assar; (erantzun hemen) 17:20, 27 abendua 2011 (UTC)
Assarrekin bat nator.--Xirkan 17:25, 27 abendua 2011 (UTC)
Nigatik ados (2.a, agian HPS lotura ipiniz...) --josugoni (erantzun hemen) 17:33, 27 abendua 2011 (UTC)
HPS zer den galdetzen badidazu paketeria enpresa baten filiala dela esango nuke. Beraz nire ustez Hezkuntza Politikarako Sailburuordetza litzateke egokiena... baina oso luzea denez, agian HPS jar daiteke loturarekin, lekua aurreztearren! -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:47, 27 abendua 2011 (UTC)

Horretarako sortu berri dut: HPS. --Unai (esan) 17:56, 27 abendua 2011 (UTC)

Ados HPS jartzearekin, lotura eta guzti: «Zorionak! Urteberriko oparia, HPSren eskutik: 10.000 sarrera berri baino gehiago euskarazko Wikipedian!». --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2011-12-27, 18:00
Ados.--Assar; (erantzun hemen) 18:03, 27 abendua 2011 (UTC)
Yes check.svg Egina--Unai (esan) 19:42, 27 abendua 2011 (UTC)

Pictogram voting oppose.svg Aurka Eskerrik asko egindako lanagatik, baina Wikipediara sartu eta mezu hori irakurtzea —"oparia, HPSren eskutik"— arraroa egin zait. Besterik gabe, nire iritzia adierazi nahi nuen. --Orereta (erantzunak) 23:05, 29 abendua 2011 (UTC)