Wikipedia:Txokoa/Eskariak/2010eko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bitor lankidearen ekarpenak gainbegiratu[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Bitor lankidea ekarpen asko ari da egiten, eta euskara gutxi jakiteko nahiko artikulu dexenteak ari da sortzen. Kontua da artikuluak ez direla askotan guztiz zuzenak euskararen aldetik. Esan nion "euskara ikasten ari naiz" txantiloia jar zezan artikuluetan, baina ez du egiten. Saiatzen ari naiz berak egindako artikuluak zuzentzen, baina seguru bat baino gehiago pasatu zaidala. Mesedez, begiratuko diezue artikulu horiei Bitorrek sortzen dituenean? Eskerrik asko.--Assar; (erantzun hemen) 10:21, 12 Martxoa 2010 (UTC)

Begiratu beharko dugu, bai. Baina agian berriz idatzi beharko zaio. Hau da, euskara maila nahikorik ez duten lankideak aldaketa asko egiten hasten badira, euWikipedia lagundu beharrean kaltetzen ari dira (intentzio onez bada ere). Minimoa da {{euskara ikasten ari}} txantiloia jartzea exijitzea (behartzea ezinezkoa den arren, noski...). Ni momentuz ez naiz konturatu, baina suertatzen bazait esango diot nik ere. --Orereta (erantzunak) 10:55, 12 Martxoa 2010 (UTC)
Egina. Eskaera katalanez egina. Beharbada euskara ikasten ari baldin bada, euskaraz egindakoak ez zituen ongi ulertuko. --Euskalduna; (esaidak hemen) 11:34, 2010 martxoaren 13a (UTC)

Azalean agertzen diren efemerideak[aldatu iturburu kodea]

Neron gaurko egunean jaio zela jartzen du eta, nire ustez, ez da horrela. Kontsultatu ditudan lekuek abenduko data ematen dute. Nik dakidanez, 37ko martxoaren 16an, Tiberio hil zen eta Kaligula izan zen haren ondorengo, martxoaren 18an koroatuz. Egutegien gorabeherak ez du zehaztasun osoz erabakitzen utziko, baina horrela balitz, hauxe jarri beharko luke gaurko azalean:

37. Kaligula Erromako enperadore egin zuten.Koro 17:42, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Barkatu! Berriro ari naiz idazten. Aurrekoa ez da akats bakarra. Esango nuke denak ere abenduaren 15eko urteurrenak direla...:

Koro 17:50, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Egina. Azala berritu dugu eta arazoak zeuden.--An13sa 18:10, 18 Martxoa 2010 (UTC)

Kategoria:Elikadura[aldatu iturburu kodea]

interwikiak falta dira. Categoría:Nutrición? edo nutrizioa ezberdina al da?--Joxemai; (erantzunak) 16:57, 25 Martxoa 2010 (UTC)

Nutrición: Elikadura, elikatze, nutrizio... nik Elikaduraren alde egingo nuke. --Euskalduna; (esaidak hemen) 21:00, 2010ko martxoaren 25a (UTC)

Nutrizio, elikadura, elikatze, etab. ezberdinak dira, adib. zain barneko nutrizioaren kasuan nik ez nuke elikadura erabiliko. Baina, kasu honetan apropos erabilirik dago, elikadura, dudarik gabera gainera. Miriku 20:36, 25 Martxoa 2010 (UTC)