William Klein
Itxura
| William Klein | |
|---|---|
(2008) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Manhattan eta New York, 1926ko apirilaren 19a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Parisko 14. barrutia eta Paris, 2022ko irailaren 10a (96 urte) |
| Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Paris Faculty of Law and Economics (en) City College of New York (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
| Irakaslea(k) | André Lhote |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | argazkilaria, moda-argazkilaria, gidoilaria, errealizadorea, film-zuzendaria, margolaria, artista bisuala eta artista grafikoa |
| Lantokia(k) | Paris eta New York |
| Jasotako sariak | ikusi
|
William Klein (New York, AEB, 1926ko apirilaren 19a - Paris, 2022ko irailaren 10a) estatubatuar argazkilaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moda eta publizitateko argazkilari gisa egin zen ezagun, baina bere lan nagusiak erreportaje-argazkien sailekoak izan ziren. Aipagarria zuen, beste lan batzuen artean, New York izeneko argazki-sorta, zeinean bere hiriaren ikuskera azaldu baitzuen. Horretaz gainera, eta beste lan askoren artean, Erroma, Mosku eta Tokioko argazki-sortak argitaratu zituen. Argazki-sortak ez ezik, argazkilaritzari buruzko liburuak ere argitaratu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.