William Warbrick

Wikipedia, Entziklopedia askea
William Warbrick

Bizitza
JaiotzaKawerau (en) Itzuli1998ko martxoaren 6a (26 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Hezkuntza
HizkuntzakNew Zealand English (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
 

Instagram: will_warbrick Edit the value on Wikidata

William Warbrick (Kawerau, Zeelanda Berria, 1998ko martxoaren 6a), Zelanda Berriko errugbi ligako jokalari profesionala da, Melbourne Storm taldean jokatzen duena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warbrick atletismoan, Rugby Union (15 jokalari) eta Ligan (13 jokalari) jokatzen hasi zen.

Australiako futbolaren arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warbrick 2016an hasi zen Australiako futbolean jokatzen, errugbi ligako bere junior sasoiko entrenatzailearen gomendioz, eta Western Crows taldean jokatu zuen AFL Zelanda Berriko lehen mailan; Rising Star saria irabazi zuen, eta aurrelari/erdilari markatzaile indartsu gisa garatu zen[1]. Geroago, Zelanda Berriko Australiako arauen futbol selekzio nazionalerako hautatu zuten (U18 eta senior), eta, Melbournen, bira egin zuen selekzioarekin Australiako AFL AIS Academy taldearen aurka jokatzeko[2].

Zazpiko errugbia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Warbrickek Zeelanda Berriko zazpiko errugbi selekzio nazionalean debutatu zuen 2019an. 2021ean, zilarrezko domina irabazi zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan[3][4].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Zeelanda Berriko taldearekin, Fijiko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Kurt Baker, Dylan Collier, Scott Curry, Andrew Knewstubb, Ngarohi McGarvey-Black, Tim Mikkelson, Sione Molia, Etene Nanai-Seturo, Tone Ng Shiu, Amanaki Nicole, William Warbrick, Regan Ware eta Joe Webber-ek[5][6].

Olinpiar Jokoetako Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[7].

Errugbi Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko azaroaren 4an, Warbrickek Melbourne Storm-ekin sinatu zuen bi urteko kontratua[8].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Western Crows retain Stevens, Warbrick and Burdett AFL New Zealand November 15, 2016
  2. Huge ANZAC Day weekend for AFLNZ from World Footy News April 20 2016
  3. Warbrick William. Tokyo Organising Committee of the Olympic and Paralympic Games.
  4. William Warbrick. New Zealand Rugby.
  5. «William Warbrick» olympedia.org 2022-02-08an. begiratua(Ingelesez)
  6. «William Warbrick» Olympics.com 2022-02-08an begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  8. «Storm sign Olympic Games medal winner» Melbourne Storm 4 November 2021.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]