Regan Ware

Wikipedia, Entziklopedia askea
Regan Ware

Bizitza
JaiotzaTokoroa1994ko abuztuaren 7a (29 urte)
Herrialdea Zeelanda Berria
Talde etnikoaMaoria
Hezkuntza
HeziketaHamilton Boys' High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateahegalekoa

Instagram: reganware7 Edit the value on Wikidata

Regan Edward Ware (Tokoroa, Zeelanda Berria, 1994ko abuztuaren 7a), Zeelanda Berriko zazpiko eta hamabosteko errugbi jokalaria da; gaur egun, Tasman taldean jokatzen du Bunnings NPCn[1]. 2015eko Dubai Sevens txapelketan, Zelanda Berriarekin debutatu zuen[2]. Rio de Janeiroko, Brasil, 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako Zelanda Berriko selekziorako hautatu zuten[3]. Maori jatorrikoa, Ware Ngāti Korokī Kahukura eta Ngāti Porou iwi-n afiliatuta dago[4].

Tasman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko Bunnings NPC-n, Tasman-en beranduko fitxaketa gisa hartu zuten Ware, Mark Telea lesionatuta amaitutako denboraldi baten ostean. Tasman taldearekin, Southland-en aurka egin zuen debuta Lansdowne Parkeko lehiaketako 5. txandan, aulkitik atera eta entsegu bat lortuz Makorentzat eta 51-14 irabaziz. Taldea finalera iritsi zen Waikatoren aurka 23-20 galdu aurretik.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Zeelanda Berriko taldearekin, Fijiko taldearen atzetik (urrezkoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Zeelanda Berriko taldea: Kurt Baker, Dylan Collier, Scott Curry, Andrew Knewstubb, Ngarohi McGarvey-Black, Tim Mikkelson, Sione Molia, Etene Nanai-Seturo, Tone Ng Shiu, Amanaki Nicole, William Warbrick, Regan Ware eta Joe Webber-ek[5][6].

Olinpiar Jokoetako Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
2. lekua, zilarrezko domina Zazpiko-errugbia
gizonezkoa[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Team tracker: Rugby sevens. 5 July 2016.
  2. Bidwell, Hamish. (28 January 2016). «Ware in sevens wonderland» Stuff.co.nz.
  3. Historic first for Rugby Sevens as 24 athletes named for Olympic Games | New Zealand Olympic Team. 2016-07-01.
  4. Tiananga, Tamati. (30 January 2019). «Ware weary of cutthroat Sydney 7's comp» Te Ao Māori News.
  5. «Regan Edward Ware» olympedia.org 2022-02-08an. begiratua(Ingelesez)
  6. «Regan Edward Ware» Olympics.com 2022-02-08an begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]