Winifred Coombe Tennant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Winifred Coombe Tennant
Bizitza
JaiotzaRodborough (en) Itzuli1874ko azaroaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
Heriotza1956ko abuztuaren 31 (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, sufragista, filantropoa eta mezenasa

Winifred Margaret Coombe Tennant (Rodborough, 1874ko azaroaren 1a - 1956ko abuztuaren 31) sufragista, emakume politikari liberala, filantropoa, arteen mezenas eta espiritualista. Bera eta senarra Swanseatik hurbil bizi ziren, Galesko hegoaldean, non tradizio kultural galiarren aldeko sutsu bihurtu zen. Mam edo'r Nedd izen bardikoarekin ere ezagutua zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Winifred Margaret Pearce-Serocold Rodborough Lodgen jaio zen, 1874ko azaroaren 1ean (Rodborough, Gloucestershire). Gurasoak George Edward Pearce-Serocold (1828-1912), Royal Navyko tenientea eta Cherry Hintongo (Cambridgeshire) lurdun nobleziako familia batekoa, eta haren bigarren emazte Mary Clarke, Jeremiah Clarke Richardsonen alaba eta Derwen Fawr-ekoa (Swanseatik gertu) zituen; alaba bakarra zen.[1] Frantzian eta Italian hazi zen, eta han egin zituen ikasketa pribatuak.

1895eko abenduaren 12an Charles Coombe Tennantekin (1852-1928) ezkondu zen, berak baino 22 urte gehiago zituena; Cadoxton Lodge familia-etxean bizi ziren (Neath). Senarra St Albans Charles Tennant diputatuaren semea zen.[2][3] Hiru seme, Christopher, Alexander eta Henry, eta alaba bat, Daphne, izan zituzten, baina Christopher eta Daphne gazte hil ziren.

Bere seme Henry Gerald Balfourrekin izandako harremanetik sortu zen.[4][5]

Lehen Mundu Gerraren aurretik, sufragista zen, Gales hegoaldeko emakumeen aldeko kanpainaren dekorazio-irudia eta Neath Women's Suffrage Societyko lehendakaria. 1914an, gerra piztu zenean, Women's Agricultural Committee for Glamorgan-go (Glamorgango Emakumeen Nekazaritza Batzordea) lehendakariorde izendatu zuten (1918ra arte lan egin zuen), eta tokiko War Pensions Commission-eko (Gerrako Pentsioen Batzordea) lehendakari 1917an. Galesko Zerbitzu Nazionaleko zuzendaria ere bazen. Ahalegina egin zuen azpimarratzeko emakumeek bozkatzeko eskubidea aldarrikatzen zutela, eta ez gerra-lanaren ordain gisa, nahiz eta onartzen zuen gerrak emakumearen emantzipaziorako jarrera-aldaketan izan zuen garrantzia. Lloyd Georgeren koalizioko liberalen militante nagusietako bat izan zen 1918ko hauteskunde orokorretan. 1920an, Glamorganen magistratu-kargua hartu zuen lehen emakumea izan zen. Galesko Kontseilu Liberal Nazionaleko eta Galesko Gobernuaren Autonomia Batzordeko kidea zen. 1922an, David Lloyd Georgek Nazioen Ligaren ordezkari izendatu zuen. Hala, Britainia Handiko lehen emakumea izan zen zeregin horretan.[6] Forest of Deanen barrutirako hautagai liberal nazional izendatu zuten, baina hautagai laboristaren aurrean galdu zuen.

1922 Hauteskunde Orokorrak: Forest of Dean barrutia 28,686
Alderdia Hautagaia Botoak % ±%
Laborista James Wignall 10,820 52.4 -10.4
Unionista Augustus Charles C. Dinnick 5,966 28.9 n/a
Nazional Liberala Winifred Margaret Coombe Tennant 3,861 18.7
Gehiengoa 4,844 23.5
Parte-hartzea +15.9 72.0
Laborista kontrola Swing

Nazionalista izanik, Eisteddfod mugimenduan buru-belarri sartuta zegoen, Gorsedd Cymru elkarteko zeremonia-maisu bihurtu zen, eta, 1918an, ohorezko titulu bardikoa jaso zuen.[6]

Artelanak kolekzionatzen zituen (Frantziako koadro modernoen Coombe Tennant bilduma barne); eta, 1931n, Swanseako Glynn Vivian Art Galleryren erosle ofiziala bihurtu zen, Gwen John, ta, John Elwyn eta Evan Walters artisten lanak erosiz.[6][7] Swansea Art Galleryko batzorde exekutiboko kide ere bazen.[6]

Espiritualismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Mrs Willett" izenarekin, medium gisa aritzen zen. Korrespondentzia gurutzatuetan parte hartu zuen mediumetako bat zen, zeinetan Mary Catherine Lytleton zenaren (1875eko martxoaren 21ean hila) mezuak eskritura automatiko bidez transmititzen ei zizkion Arthur Balfour maitaleari. Geraldine Cummins idazle eta espiritualistarekin harreman luzea izan zuen. 1956ko abuztuaren 31n hil zen Winifred Margaret, Kensingtongo etxean, Londresen. Haren dokumentuak Galesko Liburutegi Nazionaleko artxiboetan gordetzen dira.[8] Hil ondoren, Cummins-ek Swan on a Black Sea liburua argitaratu zuen, beren korrespondentzia eta "Mrs Willet" zenaren espiritu ustezkotik beste aldea deskribatzeko jasotako mezuak biltzen dituena. Aitzitik, Eric Dingwall ikertzaile psikikoaren arabera, ordea, okerrak dira ustez Willetenak ziren Cumminsen izkribuetan argitaratutako informazioak.

Edward Clodd antropologo eta eszeptikoak idatzi zuen korrespondentzia gurutzatuen azalpena mediumaren espiritu subkontzientea dela, eta ez espirituena. Clodden arabera, mezu asko "ondoriorik gabeko zaborra" dira. Esaterako, Margaret Verrall, parapsikologian aditua eta sufragisten inguruan mugitzen zena, klasiko hezia zen, eta latina eta grekoa ikasi zituen senarrarekin. Cloddek iradoki zuen Willet Verrall-ekin komunikatu zela eta tradizio klasikoan bilatu zituela erreferentziak.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Visitation of England and Wales, vol. 12, ed. Frederick Arthur Crisp, 1904, p. 55
  2. Visitation of England and Wales, vol. 12, ed. Frederick Arthur Crisp, 1904, p. 56
  3. TENNANT, Charles (1796-1873), of 62 Russell Square and 2 Gray's Inn Square, MDX. | History of Parliament Online. .
  4. «Secret life story of psychic MP Winifred Coombe Tennant» BBC News 18 May 2011.
  5. Prior, Neil. (23 October 2021). «A real-life Welsh James Bond: The spy who became a monk» BBC News.
  6. a b c d Women, A Modern Political Dictionary, Cheryl Law, I. B. Tauris, 2000
  7. Meyrick, R. John Elwyn (2000) Aldershot: Scolar Press, 2000
  8. Archives Network Wales
  9. Clodd, Edward. (1917). The Question: A Brief History and Examination of Modern Spiritualism. Grant Richards, London. pp. 242–249

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • W. Coombe Tennant, Entre deux mondes: le journal de Winifred Coombe Tennant 1909 - 1924 - édité par Peter Lord (2011)
  • P. Lord, Winifred Coombe Tennant: Une vie à travers l'art (2008)
  • Geraldine Cummins, Cygne sur la mer Noire (1970)

Ikus, gainera =[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]