Wols

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wols
Bizitza
JaiotzaBerlin1913ko maiatzaren 27a
Herrialdeaalemaniar
HeriotzaGulag eta Champigny-sur-Marne1951ko irailaren 1a (38 urte)
Hobiratze lekuaCrématorium-columbarium du Père-Lachaise (en) Itzuli
Familia
AitaRobert Alfred Schulze
Hezkuntza
HeziketaBauhaus
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, argazkilaria, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta aktore pornoa
Lantokia(k)Paris eta Bartzelona
Mugimenduaarte abstraktua
Izengoitia(k)Wols
Genero artistikoaarte abstraktua
Informalism (en) Itzuli

Alfred Otto Wolfgang Schulze, Wols izengoitiz (Berlin, 1913ko maiatzaren 27a - Paris, 1951ko irailaren 1a) batez ere Frantzian lan egin zuen, alemaniar margolari eta argazkilaria izan zen.

Sei urte zituenetik Dresdenen bizi izan zen, eta bertan hasi zen argazkiak egiten eta beste diziplina artistiko batzuekiko interesa pizten. 1932an Parisera joan zen László Moholy-Nagyk aholkatuta. Bigarren Mundu Gerraren hasieran, Alemaniako nazionalitatea zela eta sartu zuten, baina laster ihes egin eta Cassisen kokatu zen. Alemaniarrengandik ere ihes egin zuen.

1945eko abenduan akuarelen lehen erakusketa egin zuen Parisen. Azken urteetan alkoholismoa izan zuen eta janari-intoxikazioak jota hil zen.

Abstrakzio lirikoaren aitzindaria izan zen eta Tachisme mugimenduko artistarik garrantzitsuenetako bat. Paul Klee, Otto Dix, George Grosz eta Jean-Paul Sartre eta Simone de Beauvoirren existentzialismoaren eragina jaso zuen.

Artearen teoriari buruzko Aphorismes de Wolf izeneko liburua idatzi zuen.