Wuhango gudua

Koordenatuak: 30°34′N 114°16′E / 30.57°N 114.27°E / 30.57; 114.27
Wikipedia, Entziklopedia askea
Wuhango gudua
Bigarren Txina-Japonia Gerra
Txinatar metrailadore posizioa Wanjialingo guduan.
Data1938ko ekainaren 11 - urriaren 27a
LekuaWuhan eta inguruko probintziak (Anhui, Henan, Jiangxi, Hubei)
Koordenatuak30°34′N 114°16′E / 30.57°N 114.27°E / 30.57; 114.27
EmaitzaJaponiar garaipena
Lurralde-aldaketakWuhanen konkista japoniarra, txinatar indarrek utzi eta gero
Gudulariak
Txinako Errepublika (1912-1949) Txina
Laguntzailea:
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Boluntarioak
Japoniar Inperioa Japonia
Buruzagiak
Indarra
Hasieran:
30 dibisio (256.000 inguru)
Beranduago:
2.000.000 eskualdean
1.100.000 guduan parte-hartuz
200 hegazkin
30 itsasontzi.
350.000[1]-403.200
500+ hegazkin
120 gerra-itsasontzi eta beste 315 itsasontzi[2][3].
Galerak
254.628 hildako
400.000 zauritu baino gehiago.
Japoniarren arabera
31.486-35.500 hildako eta zauritu.
105.945 gaixo baino gehiago.
Txinatarren arabera
Garaikidea: 256.000 hildako eta zauritu
Gaur egun: 70.000 hildako inguru.
Zhangen arabera
200.000 hildako eta zauritu baino gehiago.
100 hegazkin
435 itsasontzi suntsitu edo kaltetu.

Wuhango gudua (txinera tradizionalez: 武漢會戰; txinera sinplifikatuz: 武汉会战; japonieraz: 武漢作戦ぶかんさくせん), txinatarrek Wuhanen fefentsa izenez ezagutzen dutena (txinera tradizionalez: 武漢保衛戰; txinera sinplifikatuz: 武汉保卫战), eta japoniarrek Wuhanen konkista izenez ezagutzen dutena, Bigarren Txina-Japonia Gerraren baitako eskala handiko borroka izan zen. Borrokaldiak Anhui, Henan, Jiangxi, Zhejiang eta Hubei probintzietako eremu zabaletan gertatu ziren lau hilabete eta erdian. Borrokaldirik luzeena izan zen, handiena eta, seguruenik, bigarren gerraren lehen faseetako garrantzitsuena. Armada Iraultzaile Nazionalaren Bosgarren eta Bederatzigarren zonako milioi bat tropa egon ziren Chiang Kai-sheken aginte zuzenaren pean, Wuhan Shunroku Hata buru zuen Japoniako Armada Inperialaren Erdialdeko Txinako Armadako aurrean defendatzeko. Indar txinatarrek Sobietar Boluntarioen Taldearen laguntza ere izan zuten, Sobietar Aireko Armadetako pilotu boluntarioen taldea[4].

Bataila Japoniako indarrek Wuhan harrapatu zutenean amaitu zen arren, baja ugari eragin zituen bi taldeetan, guztira 1,2 milioi, gutxi gorabehera. Japoniarrek gerraren galera handienak jasan zituztenez, iparralderantz desbideratzea erabaki zuten, eta horrek gerra luzatu zuen, Pearl Harborren aurkako erasora iritsi arte[5]. Guduaren amaierak geldialdi estrategiko baten hasiera ekarri zuen gerran, borroka zelaiko handietatik borroka lokalizatuetara pasatuz[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Japonieraz) «日中戦争 - 日中全面戦争 - わかりやすく解説 Weblio辞書» www.weblio.jp (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  2. Paine, S. C. M.. (2017). The Japanese empire: grand strategy from the Meiji Restoration to the Pacific War. Cambridge University Press ISBN 978-1-107-01195-3. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  3. «Naval War in China» www.combinedfleet.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  4. MacKinnon, Stephen R.. (2008). Wuhan, 1938: war, refugees, and the making of modern China. University of California Press ISBN 978-0-520-25445-9. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  5. Han, Han. (2018). Literature journals in the War of resistance against Japanese aggression in China: 1931-1938. Springer ISBN 978-981-13-4880-8. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).
  6. Coble, Parks M.. (2015). China's war reporters: the legacy of resistance against Japan. Harvard university press ISBN 978-0-674-96767-0. (Noiz kontsultatua: 2023-09-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]