Naruhiko Higashikuni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Naruhiko Higashikuni
Prime Minister Prince Higashikuni delivers a Policy Speech to the 88th Extraordinary Session of the Imperial Diet.jpg
Japoniako Lehen Ministroa

1945-08-17 - 1945-10-09
Bizitza
Jaiotza Kyoto1887ko abenduaren 3a
Herrialdea Japoniar Inperioa
 Japonia
Heriotza Tokio1990eko urtarrilaren 20a (102 urte)
Heriotza modua : bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Aita Kuni Asahiko
Ezkontidea(k) Toshiko Higashikuni
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Japoniako Leinu Inperiala
Hezkuntza
Heziketa Imperial Japanese Army Academy Itzuli
Ecole Spéciale Militaire de Saint-Cyr Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Armada
aviation Itzuli
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Bigarren Txina-Japonia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa baliorik ez
HigashikuniN kao.png

Naruhiko Higashikuni (東久邇宮稔彦王?) printzea (Kyoto, Japonia, 1887ko abenduaren 3a - Tokio, Japonia, 1990eko urtarrilaren 20a) militarra eta politikaria izan zen. Japoniako Lehen Ministro izan zen 1945eko abuztuaren 17tik urriaren 9ra. Japoniako familia inperialeko kideen artetik, ministro kabinetearen buru izan den bakarra da. Hirohito enperadorearen osaba zen.

Tokioko Eskola Militarrean ikasi ondoren, Frantziako Aireko Armadaren Akademian zenbait ikastaro egin zituen. 1937an Japoniako Armadako koronel egin zuten, eta 1939an jeneral mailara igo zen. Bigarren Mundu Gerran Pearl Harbourko estatubatuarren baseen aurkako erasoa erabaki zuen Defentsa Kontseiluko kidea zen. 1945ean, japoniarrak errenditu zirenean, Hirohito enperadoreak behin-behineko lehen ministro izendatu zuen, Washingtonen onespenaz. Ondoren, kargu horretan bertan berretsi zuten, estatubatuarren ikuskapenaren pean Japoniako Armada desegiteko, baina orduan kargua uztea erabaki zuen. 1947an errege-familiako kide izateari uko egin, eta monasterio budista batean sartu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naruhiko Higashikuni Aldatu lotura Wikidatan