Wusun
Mota | extinct human group (en) ![]() |
---|

(Kaiserreich China = Txinatar Inperioa, Jue dschi = Yuezhi, Hiungnu = Xiongnu)
Wusun (txinera tradizionalez: 烏孫, euskaraz: «beletzararen ilobak») K.a. II. eta I. mendeetan Erdialdeko Asian bizi zen herriaren txinatar izena da.
Dirudienez, europar itxurakoak ziren, «begi berdeekiko eta ile gorriko jendea», txinatarrentzat. Agian, indoeuropar hizkuntza zuten. Abeltzain zaldunak (haien zaldiak famatuak ziren Txinan), arkulari trebeak ziren ehizan eta gudan, zaldi gainean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran yuezhiekin bizi ziren Tian Shan mendilerroko ekialdean. K.a. 209-174ean gaurko Mongoliako xiongnu herrikoek mendebaldera jotzea behartu zituzten. Xiongnuen menpeko edo aliatuak, horiekin batera borrokatu ziren yuezhien aurka; horrela Ili ibaiaren eta Issyk-Kul arroetan ezarri ziren, Balkhax aintziraraino.
Geroago, Han dinastia xiongnuen aurka borrokatu zen K.a. 106an; horretarako, wusunekin itunak egin zituen. Azkenean, you-yan, jou-jan edo avaroek Pamir mendietara bultzatu zituzten, eta historiatik desagertu ziren.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |