Xabier Madina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Madina
Bizitza
Jaiotza Bilbo, 1945
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Azpeitia2016ko irailaren 7a (70/71 urte)
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta musikaria
Musika instrumentua ahotsa

Xabier Madina Larizgoitia (Bilbo, 1945 - Azpeitia, 2016ko irailaren 7a) euskal abeslari eta musikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaioa, 5 urteekin Azpeitira etorri zen familiarekin, eta bertan bizi beti. 1960 hamarkadaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran bakarlari gisa aritu zen eta disko batzuk kaleratu zituen, gaztelaniazko nahiz euskarazko kantekin.

Bere lehenengo sari garrantzitsua 1969an lortu zuen, Iruñean ospatu zen Espainiako Gabon Kanten Txapelketan, euskaraz abestuz. Victor Manuel abeslari espainiar ospetsuaren ostean geratu zen Madina, 2. postuan.

Bakarlari gisa hasi aurretik, baina, Juan Mari Lasa eta Luis Mari Galdosekin El Trio Belter hirukoan aritu zen. Ondoren, Egan taldea martxan zela, Jose Luis eta Alberto Frantzesena anaiekin, Iñaki Arenasekin eta Xabier Saldiasekin aritu zen emanaldiak egiten.[1]

1975. urtean Akelarre taldean sartu zen. Musika jarduera profesionala 1980 hamarkadaren hasieran utzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.