Xabier Portugal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xabier Portugal
Bizitza
Jaiotza Pasaia, 1951
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Pasaia2008ko irailaren 2a (56/57 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea, irakaslea eta politikaria
Inguma xabier-portugal-arteaga-1951-2008

Joseba Xabier Portugal Arteaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1951 - ib., 2008ko irailaren 2a) irakasle, kazetari, idazle eta alkate pasaitarra izan zen.

Kazetari gisa aldizkari eta egunkari askotan idatzi zuen, Argian, Jakinen, Punto y Horan, Eginen, Berrian eta Garan, besteak beste. Jazz eta zinema munduan ere ezaguna zen, eta hainbat jaialditan parte hartu zuen, epaimahaikide gisa edo antolakuntza lanetan.

Historia arloan ere aritu zen, Pasaiako Historia Mintegia sortuz. Eta 2008ko otsailean Pasaia 1931-1939-Zanpatuen Oroimina liburua kaleratu zuen. Horrekin batera, Pasaiako herrigintzari oso loturik egon zen. 1987tik 1995era Gipuzkoako herri horretako alkate izan zen Herri Batasunarekin. Halaber, 1999tik 2003ra kultura zinegotzi izan zen Euskal Herritarrok plataformarekin.

Pasai Antxoko sanferminak antolatzen ere ibili ohi zen, eta 2008an jaietako Saltzero izendatu zuten.

Lanbidez, irakasle izan zen, hainbat urtetan Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolako zuzendari izanez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]