Xal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Orange triangle shawl.jpg

Xala (persieraz: شال‎‎‎shāl eta hau, ziurrenik hinditik: दुशाला, duśālā; sanskritoz: शाटीśāṭī) oihal luze eta zabala da, lepoaren inguruan eta sorbalden gainean janzten dena. Bereziki emakumeek erabiltzen dute, apaingarri moduan.

Normalki oihal zati karratu edo laukizuzen bat da, erditik tolesten dena hiruki bat osatzeko, baina jatorrian ere hiruki formaduna izan daiteke.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xal zein paxmina hitzak Kaxmiren sortu ziren, baina Hamadanen dute jatorria. Iturrien arabera kaxmirreko oihalgintza Sayeed Ali Hamadanik sartu zuen XIV. mendean, Ladakhera egindako bidaia batean aurkitu zuenean bertako ahuntzek sortzen zuten artilea oso leuna zela. Galtzerdi batzuk egin ostean Sultan Qutabdini proposatu zion oihalgintza industria bat hasteko.