Xavier Herbert
Xavier Herbert | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Geraldton (en) , 1901eko maiatzaren 15a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Alice Springs, 1984ko azaroaren 10a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Xavier Herbert (Geraldton, Mendebaldeko Australia, 1901eko maiatzaren 15a – Alice Springs, Ipar Lurraldea, 1984ko azaroaren 10a) australiar idazlea izan zen.
Amy Victoria Scammell eta Francis Herbert galestarren semea izan zen. Lehen lana hamalau urterekin egin zuen, farmazia batean. Farmazia ikasi zuen Perth Technical Collegen. 1935ean Melbourneko Unibertsitatean izena eman zuen medikuntza ikasteko. Han hasi zen aldizkari eta egunkarietan istorio laburrak argitaratzen.
1938an Capricornia eleberria argitaratu zuen, Darwinen aborigenen babesle gisa izandako esperientzietan oinarrituta. 1939an Australiako Literatur Elkartearen urrezko domina irabazi zuen.
Ia ez zuen argitaratu 1940 eta 1950eko hamarkadetan. 1975ean Poor Fellow, My Country argitaratu zuen, Miles Franklin saria irabazi zuena. Australiako eleberri luzeena da.
Aborigenen defendatzailea izan zen, batez ere Queenslandekoak eta Ipar Lurraldekoak.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberrigileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Capricornia 1938
- Seven Emus 1959
- Soldiers' Women, 1961
- Poor Fellow My Country, 1975, Miles Franklin Saria
Ipuin bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Larger than Life, 1966
- South of Capricornia, 1990
- Xavier Herbert, 1992
Ez fikzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Disturbing elements, 1963, autobiografia
- Letters, 2002
Herberti buruzko biografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De Groen, Frances (1998), Xavier Herbert : a biography, University of Queensland Press, ISBN 978-0-7022-3069-1
- Dunstan, Keith (1979), Ratbags, Golden Press, ISBN 978-0-85558-784-0
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Mendebaldeko Australiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |