Xeni Jardin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Xeni Jardin
Xeni Jardin self-portrait, June 2017 01.jpg
Bizitza
Jaiotza Richmond1970eko abuztuaren 5a (50 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Aita Glenn B. Hamm
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, blogaria eta idazlea
xeni.net

Xeni Jardin (jaiotzez Jennifer Hamm, Richmond, Virginia, AEB, 1970) estatubatuar blogari eta kazetaria, berezitua hedabide digitaletan, eta IKT alorreko kultura gaietan bereziki. Boing Boing agerkariko ko-editore da Cory Doctorowrekin batera.

Kolaboratu izan du halaber Wired aldizkariarekin. Estatu Batuetako NPR irrati publikoarekin, PBS telebista publikoarekin, eta agerpenak egin ohi ditu CNN, Fox News, MSNBC eta ABC bezalako telebistetan, teknologiari buruzko gaiak iruzkintzen[1].

Minbizia gainditu duen emakumea da, eta osasun zerbitzu publikoen alde egiten du borroka AEBetan[2]. Teknologia digitalen alorrean MeToo mugimenduaren ahotsa zabaltzen ere lan egiten du, bereziki 2019an Jeffrey Epstein-en kasuak eztanda egin ondoren, ikusi baitzen Epsteinek lotura estuak zituela teknologia eta zientziako izen handi askorekin[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jardin, Xeni. «Xeni Jardin on about.me» about.me . Noiz kontsultatua: 2019-08-24.
  2. (Ingelesez) «Here's What One Cancer Survivor Wants You To Know About Obamacare» BuzzFeed News . Noiz kontsultatua: 2019-08-24.
  3. (Ingelesez) Xeni, Jardin. (2019). «Joi Ito knew about Jeffrey Epstein.» @xeni . Noiz kontsultatua: 2019-08-24.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Virginia
Artikulu hau Virginiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.