Xi Cygni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xi Cygni
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)3,73, 7,17, 5,39, 2,55, 1,63, 2,9411, 0,93, 0,13 eta −0,07
Magnitude absolutua−4,053
Mota espektralaK4.5Ib-II
Metaltasuna0,15
KonstelazioaCygnus
Abiadura erradiala−21,43 km/s
Igoera zuzena316,23275954583 °
Deklinazioa43,92785123889 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa200 Eguzki erradio
Argitasuna5.303 L☉
Izendapenak

Xi Cygni (ξ Cyg / 62 Cygni / HD 200905) Cygnus konstelazioko izar bat da. Bere itxurazko magnitudea +3,72 da eta gure eguzki-sistematik 1200 argi-urteko distantziara dago.

Xi Cygni K4.5 espektru motako eta 4700 Kelvineko azaleko tenperatura duen izar supererraldoi laranja bat da. Bere erradioa gure eguzkiarena baino 200 aldiz handiagoa da, unitate astronomiko baten baliokidea. Gure eguzki sistemaren erdian egongo balitz bere azalera Lurraren orbitaraino iritsiko litzateke. Bere errotazio abiadura 3,4 km/stan neurtua izan da, hau behe muga bat baldin bada ere bere errotazio ardatzak Lurrarekiko duen okerdura ez bait da ezagutzen. Izar honen tamaina itzela kontutan hartuta, bere ardatzaren inguruan bira bat ematen 8 urte behintzat ematen ditu. Bere metal ugaritasuna baxua da, bere burdin edukia (hidrogenoarekin alderatuta) gure eguzkiarenaren %35a baino ez delarik. Gure eguzkia baino 9400 aldiz argitsuagoa da eta bere masa gure eguzkiarenaren halako 8 eta 10 bitartean da.

Bere bizitza duela 30 milioi urte hasi zuen sekuentzia nagusiko B1 motako izar bezala, eta bere amaiera gertu dago nano zuri masibo bat bezala edo supernoba bezala eztanda eginez, bere masa bi amaiera horien arteko mugan baitago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]