Xois

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xois (grezieraz Ξόις, Estrabon XVII, 802. orr, Ptolomeo IV 5 50; Ξόης, Steph.B.), herri oso zahar eta handi bat izan zen, Nilo ibaiaren deltaren erdialdetik oso gertu zegoena, Egipton, Khasuut antzinako herri egiptoarra bezala identifikatua.

  • Izen egiptoarra: Khasuut. Izen greziarra: Xois (Ξόις). Izen koptoa: Xeos. Izen arabiarra: Saja (سخا)

Niloren adar Sebennitoar eta Fatnitiarrak eratutako uharte batean finkatuta zegoen. Sebennitar nomoaren barnean egon zen, beranduago, bere nomo propioko, Xoistarra deituriko Behe Egiptoko IV. nomoko hiriburu izan zelarik.

Manetonen arabera, Egiptoko XIV. dinastia, euren jatorria Xoisen zuten 76 faraoiz osatuta egon zen. Dinastia hau, hiksoen aurrekoa izan zen. Litekeena da, Xois, lur zingiratsuetan zuen kokapenagatik, ibaiaren adarrek osatutakoak, deltaren hiksoar okupaziotik at geratu izana, edo, beharbada, inbaditzaileek errespetatu egin zuten zerga bat ordainduz.

Ustez, batzurentzat, Herodotok aipatzen duen Papremis da (II, 59 III, 12). Champollionek, Xois, egungo Saja, Sakha edo Sakkratik gertu identifikatu zuen (l'Egypte sous les Pharaons, II. liburukia, 214. orrialdea), Xeos koptoaren eta antzinako egiptoerazko Skhooren izen arabiarra dena (Niebuhr, Bidaiak, I. liburukia, 75. orrialdea). Tamiathisetik Menfiserako bidea, Xoisetik igaro zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]