Jelena Mukhina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yelena Mujina» orritik birbideratua)
Jelena Mukhina

Bizitza
JaiotzaMosku1960ko ekainaren 1a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaMosku2006ko abenduaren 22a (46 urte)
Hobiratze lekuaTroyekurovskoye cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Pisua41 kilogramo
Altuera152 zentimetro
Jasotako sariak

Find a Grave: 17161471 Edit the value on Wikidata

Jelena Viatxeslavovna Mukhina (Mosku, Errusiako SESF, 1960ko ekainaren 1a - 2006ko abenduaren 22a)[1] sobietar gimnasta izan zen, Estrasburgon (Frantzia) 1978ko munduko txapelketan banakako lehiaketa orokorra irabazi zuena.

Haren karrera oparoa izan zen, eta 1979ra arte gimnasiako izar handia izan zen, hanka hautsi batek denbora batean kanpo utzi zuen arte. Lesio hori ez zuen ondo tratatu, baina hala ere, presio handia zuen mugimendu akrobatiko arriskutsu eta zail bat (Thomas jauzia) menderatzeko. Hori egitean, lepoa hautsi zuen 1980ko Udako Joko Olinpikoak ireki baino bi aste lehenago, eta tetraplegika geratu zen 20 urte zituela.[2]

Lesioaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lesioa zela eta, Mukhinak ezin izan zuen parte hartu 1980ko joko olinpikoetan. Gainera, joko olinpiko horietatik geroztik Thomas jauzia emakumeen puntuaketetaik baztertua izan zen, horren arriskua zela eta. Ondoren, jauzia baztertua izan zen gizonezkoen modalitatean ere, 2017-2020 urteen bitartean.

Lesioaren ondoren, Mukhina Moscow News egunkariko zutabegile gonbidatua izan zen. Bere lesioa nazioarteko hainbat mediotan kontatu zen, besteak beste A&E katean edo ABC hedabidean.

Mukhinak interes handia erakutsi zuen haurrengan eta gimnasta gazteengan lesioaren aurretik eta ondoren. Fede erlijioso sakona ere adierazi zuen, eta zaldiak eta marrazki bizidunak atsegin zituen. Mukhina eskertuta zegoen berarekin harremanetan egon ziren ikaskide ohiekin, batez ere Jelena Daverdovarekin, "benetako lagun" moduan deskribatu zuena.[3]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetraplegiaren konplikazioetatik hil zen 2006ko abenduaren 22an, 46 urte zituenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «GYMmedia.com» web.archive.org 2011-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  2. «Yelena Mukhina Interview» www.oocities.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).
  3. (Gaztelaniaz) Aranguiz, Luciana. (2020-09-14). «La historia de Elena Mukhina, la gimnasta que quedó cuadripléjica a los 20 años, presionada al límite para vencer a Nadia Comaneci» Clarín (Noiz kontsultatua: 2024-02-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]