Yolanda Alzola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda Alzola
Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1970eko azaroaren 3a (53 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : informazio-zientziak
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea eta aktorea
IMDB: nm0023688 Edit the value on Wikidata

Yolanda Alzola Agirre[1] (Gernika, Bizkaia, 1970eko azaroaren 3a) telebista aurkezlea eta aktorea da.[2][3] Bere saioa ezagunenak Lo que faltaba (ETB2) eta Bricomania (Telecinco, Antena 3, Nova) izan dira.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gernikan jaio zen 1970eko azaroaren 3an, baina Durangon bizi izan da beti. Aita, aitona eta birraitona harotzak izan ziren eta Alzolak ondo gogoratzen ditu txikitan baserrian baserrian altzariak sortu edo konpontzen ari zireneko irudiak. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn (Euskal Herriko Unibertsitatea). Ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.[2]

Telebista lanengatik da ezaguna, baina Radio Euskadin ere aritu zen kirol esatari.[4]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arte Ederrak ikasi zituen, baina casting baterako egunkari batean egindako iragarki batek telebistara eraman zuen 90eko hamarkadaren hasieran. Eta hantxe jarraitu du. Bere lehen telebista lana ETB 1en, Euskal Telebistako lehen kanaleko Baietz barrez lehertu, bideo-jokoei buruzko formatu berritzailea izan zen. Gero, beste proiektu asko iritsi ziren, eta arte-ikasle gazteak “arazorik gabe” uztartu ahal izan zituen unibertsitate-urteetan. Ikasketak amaitu zituenean, Madrilera joan zen publizitatean aritzeko. Lan asko egin zituen. Gogoan du Mar Saurari iragarki glamourtsuenak ematen zizkiotela, eta berari iragarki arruntenak, sinpleenak. Iragarki nabarmenetako bat Ausoniarena izan zen.[2]

Euskal Herrian ezaguna egin zen 1997tik 2004ra ETB2ko Lo Que Faltaba saioa aurkeztu zuenean Txetxu Ugalderekin batera.[4] 1000 saiotik gora egin zituen. Kopuru horretara iritsi zirela ospatzeko, Bilboko Guggenheimetik bertatk egin zuten saioa.[5] Arrakasta izan zuen saioak, eta, horren ondorioz, estatuko telebistak, Antena 3 Televisión hain zuzen, Yolandaren lanak erakarrita, uda batean Gusto a verano saioan Ana Rosa Quintana aurkezlea ordezkatu zuen, eta Pedro Piquerasi ere lagundu zion San Sebastián de los Reyeseko kanaleko goizetan.[2]

Espainia mailan, ostera, Bricomania eta Decogarden saioek egin zuten ezagun. 2004an Lo que faltaba saioa amaitu zenean, 16 urtez Brikomania taldearekin lotuta egon zen. Formatu horretan (Decogarden aldaerarekin) milaka brikolaje-lan egin ditu Telecinco, Antena 3 edo Nova katerako... Gipuzkoako 500 baino etxe baino gehiagotan egon da grabatzen. Alzolaren iritziz telebista egiazkoa eta hurbila izan behar da.[2] 2020ko urrian, NOVA kateak iragarri zuen COVID-19 pandemiatik eratorritako osasun-krisiak eragindako murrizketen ondorioz, Bricomania saioaren amaiera.[6][7] Decogarden bideo ugari ditugu sarean modu erraz batean nola egin lanak azalduta.[8] Ikea, Leroy Merlin edo Cortinadecorrekin lankidetzak egin ditu.[2]

2021ean Radio Euskadi irratiko Bulevard Magazin saioan hasi zen etxerako dekorazio zein landara-aholkuak ematen.[9]

2023an ETB-2 kateko Ane Ibarzabalek aurkezten duen ‘Nos echamos a la calle’ saioko laguntzailea da eta aholkuez gain, hainbat lantxo egiten irakasten du.[10]

2023ko irailean iragarri zen ETB2n Julian Iantzik aurkeztuko duen Esta casa es una mina lehiaketa berrian parte hartuko duela Ahikar Azkona eta Mario Campoyrekin. [11]

Telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Reinas (2005)
  • Carretera y manta (2000)
  • Calor... y celos (1996)
  • Niño nadie

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Zuzendaria
2005 Reinas Kazetaria Manuel Gómez Pereira
2000 Carretera y manta emakume arrantxera Alfonso Arandia
1996 Calor... y celos Irene Javier Rebollo

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999ko Iparragirre saria ETBko aurkezle onenari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Alzola formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Altzola idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b c d e f g (Gaztelaniaz) Guzmán, Alberto. (2023-07-28). «Yolanda Alzola, la televisiva más manitas que ha visitado las casas de medio Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  3. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Yolanda Alzola» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  4. a b Berria. (2023-11-03). «Txetxu Ugalde EITBko kazetari izandakoa hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  5. (Gaztelaniaz) Veiga, Yolanda. (2017-01-08). «Yolanda Alzola: «Cuando nos veíamos apenas hablábamos de la enfermedad»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  6. «“Son 25 años y 1.000 programas, pero tenemos cuerda para seguir dando otros tantos miles de trucos”. Deia, Noticias de Bizkaia» web.archive.org 2019-07-21 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  7. (Gaztelaniaz) «Adiós a Bricomanía: así es y así vive su conocido presentador vasco de origen alemán que habla cinco idiomas» ELMUNDO 2020-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  8. (Gaztelaniaz) «DECOGARDEN WEB OFICIAL de Decogarden» Hogarmania (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  9. (Gaztelaniaz) «"Se lleva la estética orgánica, natural, lo artesano y lo vivido"» EITB 2021-03-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  10. (Gaztelaniaz) «Yolanda Alzola nos enseña a restaurar una mesilla» EITB 2023-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  11. Urkizu, Urtzi. (2023-11-03). «ETBk koska bat gora egin nahi du entretenimendu eskaintzan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  12. (Gaztelaniaz) «Yolanda Alzola: «Me gusta la prensa rosa elegante y formal»» Diario ABC 2002-09-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).
  13. (Gaztelaniaz) «Decogarden | Web oficial Antena 3» www.antena3.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]