Yurre Ugarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yurre Ugarte
Bizitza
Jaiotza Tolosa, 1965 (53/54 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, komikigilea eta gidoilaria
Literaturaren Zubitegiko fitxa 814
www.yurreugarte.com

Yurre Ugarte Rodriguez (Tolosa, Gipuzkoa, 1965) gipuzkoar idazle eta gidoilaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi zuen. Ondoren, Londresen gidoigintza ikasi zuen.

1991an ETBrako Penelope-enea sitcoma idatzi zuen, eta ondoren hainbat telesailetan gidogintzarekin lotutako lanak egin ditu, gidoiak idazten, gidoilari taldearen buru edo gidoi gainbegiratzaile lanetan adibidez: Goenkale-ko lehenengo bi denboraldietan, Pocahontas II /John Smithen itzulera marrazki bizidunen filmean, Barrebusa, Txikituko haut!, Teilatupean, Talo eta Lami sailetan eta gaztelerazko telesailen artean, batzuk aipatzearren Vidas cruzadas, El súper...[1]

Literaturgintzan, 2006 urtean Ezin Ihesi antzezlana idatzi zuen, eta ondoren haur literaturan[2] eta komikigintzan aritu da: Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariarekin Katu Hegoduna[3] sortu zuen eta 2019an Joana Maiz, eta Xabiroi aldizkarian argitaratu dira ere bere gidoia duten komiki laburrak.

Literatur sorkuntza tailerrak ere ematen ditu eta hainbat medioetan kolaborazioak egin izan ditu.[4]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itsasoa maleta batean (Denonartean, 2013, ISBN 9788415756101)
  • Naia eta Nabil detektibeak (Denonartean,2014)

Komiki-gidoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Katu hegoduna (Sauré, 2013)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mugako loreak (2006)
  • Ezin ihesi (2006)
  • Himalaya Blues (2012)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bio . Noiz kontsultatua: 2019-09-04.
  2. Yurre Ugarte: “Ipuinak ez dauka adin mugarik” – Irunero . Noiz kontsultatua: 2019-09-04.
  3. Ubeda, Ima (2013-11-24) «'Irrazionala den ororen aitortza da 'Katu hegoduna' komikia'» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-09-04.
  4. Bio . Noiz kontsultatua: 2019-09-04.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.