Yvette Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yvette Williams

Bizitza
JaiotzaDunedin1929ko apirilaren 25a
Herrialdea Zeelanda Berria
BizilekuaAuckland
HeriotzaAuckland2019ko apirilaren 13a (89 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Buddy Corlett (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaOtago Girls' High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakatleta, shot putter (en) Itzuli eta luzera-jauzilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Women's long jump world record progression (en) Itzuli1954ko otsailaren 20a6,28
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua65 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: yvette-williams Find a Grave: 221251166 Edit the value on Wikidata

Yvette Corlett, jaiotze izenez Yvette Winifred Williams (Dunedin, Zeelanda Berria, 1929ko apirilaren 25-Auckland, 2019ko apirilaren 13),[1] Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen lehen zeelandaberritar emakumea izan zen ―Helsinki 1952, luzera-jauzia―; Froga berean, Gisbornen, 1954an eginiko munduko errekorragatik ere ezaguna da, 6,29 metroko marka eginik.

Kirolari ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko Commonwealth Jokoetan, Aucklanden, urrezko domina bat eta zilarrezko beste bat lortu zituen atleta moldakor bat izan zen, eta beste hiru urrezko domina lortu zituen 1954ko Vancouverreko Commonwealth Jokoetan. Nazio mailan, guztira 21 txapelketa irabazi zituen, bost diziplina ezberdinetan.[2]

1956ko Melbourneko Joko Olinpikoen aurretik erretiratu zen. Hala ere, beti jarraitu zuen kirolaren inguruan eta gorputz hezkuntzako irakasle moduan lan egin zuen.

Garaipen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Helsinkiko Joko Olinpikoak 1952
    • Urrezko domina luzera jauzian.
    • Diploma olinpikoa (10. postua) disko-jaurtiketan.
    • Diploma olinpikoa (6. sailkatua) pisu-jaurtiketan.
  • 1950eko Commonwealth jokoak
    • Urrezko domina luzera jauzian.
    • Xabalina jaurtiketan urrezko domina.
  • 1954ko Commonwealth jokoak
    • Urrezko domina luzera jauzian.
    • Urrezko domina disko jaurtiketan.
    • Urrezko domina pisu jaurtiketan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Stuff» www.stuff.co.nz (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).
  2. «Yvette Corlett» web.archive.org 2007-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]