Edukira joan

Zahia Ziouani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zahia Ziouani

(2015)
Bizitza
JaiotzaParis1978ko ekainaren 27a (46 urte)
Herrialdea Aljeria
 Frantzia
Hezkuntza
HeziketaParis-Sorbona Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria
Jasotako sariak

Musicbrainz: 3a1dd987-18b3-483d-9652-8f4763123f77 Edit the value on Wikidata

Zahia Ziouani (Paris, Frantzia, 1978ko ekainaren 27a) orkestra frantseseko zuzendaria da. Fettouma Ziouani biolontxelo-jolearen ahizpa bikia da.

Zahia Ziouani 1978ko ekainaren 27an jaio zen Parisen. Gurasoak aljeriarrak dira.[1]1981ean, familia Pantinera joan zen. 8 urte zituela, eskolako abesbatza zuzendu eta gitarra-eskolak hartu zituen kontserbatorioan. 12 urte zituela biola jotzen ikasi zuen, eta ikasle-orkestrarekin bat egin zuen, zuzendari profesional bihurtzeko asmoz.[1]

Musika Analisian, Orkestrazioan eta Musikologian lizentziaduna da eta kontserbatorioko zenbait diploma lortu zituen (biola, gitarra klasikoa, ganbera-musika).

Musika-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Sergiu Celibidache maisuarekin Parisko Schola Cantorumen.[2] 1998an, Divertimento izeneko Orkestra Sinfonikoa sortu zuen. Frantziako Île-de-France irlako 70 musikari eta musika-tresnetako irakasle biltzen dituen taldeko musika-zuzendaria da. 2007an, Aljeriako Orkestra Nazionaleko lehen zuzendari gonbidatua izendatu zuten “Aljer, arabiar kulturaren hiriburua” ekitaldian.[3] Densités 93 musika-tresnen taldeko zuzendari elkartua ere bada.

Photographie en noir et plan d’une femme debout, se tenant devant quelques musiciens.
Zahia Ziouani kontzertuan, 2012.10.28
Zahia Ziouani eta Salim Dada, 2012.10.27

Hainbat kontzertutan bakarlari ospetsurekin hartu du parte: Raphaël Pidoux, Marc Phillips-Varjabédian, Tedi Papavrami, Xavier Phillips, Deborah Nemtanu, Sophie Koch, Ferruccio Furlanetto, Patrick Messina, Michel Moragués, Adam Laloum, Shani Diluka, Raphaël Didjaman… leku ospetsuetan (Cite de la Musique aretoan, Pleyel aretoan, Olimpia, Saint Denis basilikan, Argeliako antzoki Nazionalean, Canneseko Stéphanie Jauregian...2012tik 2013ra bitarteko jarduera artistiko nabarmenen artean hauexek zuzendu ditu: Pays de la Loire Orkestra Nazionala, Bosnia eta Herzegovinako Filarmonika Nazionala, Cannesko Orkestra Nazionala, Arabiar Komunitateko Gazteen Orkestra Filarmonikoa, Kairoko Orkestra Sinfonikoa, Tunisiako Orkestra Sinfonikoa, eta orkestra ugari atzerrian, bereziki Polonian, Aljerian eta Mexikon. 2013an, Divertimento Orkestra Sinfonikoa zuzentzera gonbidatu zuten, Proventzako Grand Théâtre delakoan eta Proventza-Alpes-Costa Azul eskualdeko hainbat tokitan Marsella-Proventza nazioarteko ekitaldiaren barruan parte hartzeko.[4]

2021ean Berdintasuna Sortzeko Foroan egindako elkarrizketa.

Jende guztiak kultura eskuratzeko dituen arazoekin oso sentikorra da, eta musika sinfonikoaren eta lirikoaren sustapenari buruz iritzi publikoa sentsibilizatzeko proiektuetan parte hartzen du. DEMOS (Bokazio Sozialeko Musika Hezkuntzako Sistema) proiektuaren arte- eta hezkuntza-zuzendaritzarekin lotuta dago.[5]

Hainbat jaialditan parte hartu du Errusian, Espainian, Alemanian, Txekian, Polonian, Belgikan eta Aljerian.[6] Stainseko musika eta dantza eskola zuzendu zuen (Sena -Saint-Denis).[7]

  • Zahia Ziouani (2010). La Chef d’orchestre (frantsesez). Paris: A. Carrière. p. 211. ISBN 978-2-84337-567-5. .
  • Zahia Ziouani (2015). D’une rive à l’autre (frantsesez). Paris: Édition Art, Aux reflets du temps. p. 194. ISBN 978-2916237329
    Zahia Ziouani etorbidea Montfauconen

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2022an Marie-Castille Mention-Schaarren Divertimento filma, Oulaya Amamamra aktoreak interpretatua.[8]
  • 2021ean Merituaren Ordena Nazionaleko ofiziala.[9]
  • 2020an Les 40 Femmes Forbes 2020[10]
  • 2016an Zahia Ziouani: Allegro dans le 93 dokumentala, Marc Moptyk zuzendua eta France Télévisionsek ekoitzia.[11]
  • 2014an Frantziako Errepublikako Arteen eta Letren Ordenaren komendadorea.[12]
  • 2014an Femme d'influence saria 2014.[13]
  • 2010ean Immigrazioaren Historiako Museoko Orientazio Kontseiluko kide izendatu zuten.[14]
  • 2010ean Zahia Ziouani une chef d'orchestre entre Paris y Alger dokumentala, Valérie Brégaintek egina eta Arte Francerekin lankidetzan ekoitzia, France 2an emana.[15]
  • 2006an Trophées de la réussite au féminin.[16]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]