Zaida Muxí

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaida Muxí
Zaida Muxí.jpg
Bizitza
Jaiotza Buenos Aires, 1964 (56/57 urte)
Herrialdea  Argentina
Hezkuntza
Heziketa Buenos Airesko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta hirigilea
Enplegatzailea(k) Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa

Zaida Muxí Martínez (Buenos Aires, 1964) arkitektoa eta hirigilea da. Espazioan eta genero gaietan aditua da.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura, Diseinu eta Hirigintza Fakultatean (Buenos Airesko Unibertsitatea) lizentziatua, Sevillako Arkitektura Goi Eskola Teknikoko doktorea eta Bartzelonako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko irakaslea. Josep Maria Montanerrekin batera, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko XXI. Mendeko Etxebizitza Laborategiko Masterreko zuzendaria da. Cultura/s de La Vanguardiako gehigarrian kolaboratzen du. . Ricard Gomà Carmonaren (ICV) zerrendako azken aurreko postuan hautagai izan zen Bartzelonan 2011ko Espainiako udal hauteskundeetan. 2009az geroztik, Bartzelonako Arkitektura Eskolako visions aldizkaria zuzentzen du. Col.lectiu punt 6 taldeko kidea da.[2]

Hirigintza genero ikuspegitik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxiren ustez hiriak gizonek eta gizonentzat diseinatuta daude. Hirigintza diseinuak ez du emakumeengan pentsatzen; izan ere, emakumeak ez dira seguru sentitzen etxera kale ez oso argitsuetatik itzultzen direnean, adibidez. Horregatik, bere aburuz, hirigintza-diseinuak espaloi argiztatuagoak planteatu beharko lituzke, eta ahalegina egin beharko luke kaleetan askotariko pertsonak egon daitezen askotariko jarduerak egiten. Hirigintza feminista aldarrikatzen du gizarteko ahots anitzak gehituz nola bizi garen eta zer behar dugun jakiteko eta hiriek behar horiei erantzun diezaieten lortzeko. Hiri-hazkundearen eredua aldatzea aldarrikatzen du eta hiriak hedatzeari uztea da, hiri trinkoa merkeagoa delako, oinez mugitzeko aukera eman eta hurbilagoa delako, zaintza-denborak partekatzea errazten duelako.[3][4][5]

2015etik 2019ra Santa Coloma de Gramenet-eko Udalean Hirigintzako zuzendaria izan zen CIBA proiektuan emakumeen benetako berdintasuna lortzeko hirigintza, etxebizitza, ingurumena, hiriko ekologia, espazio publikoa, bide publikoa eta herritartasuna garatuz.[1]

Humanizatzea berdeguneak sortzea da, ibiltzeko guneak, kalean atseden hartzeko eta elkartzeko guneak, erabilera nahasiak, ibilgailu pribatuen sarbideen kontrola. Pertsona autoa baino garrantzitsuagoa da.[6]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Espazio publikoa: hiria eta herritartasuna (El espacio público: ciudad y ciudadanía, Electa, 2003)[7]
  • Oinarrizkoa, gutxieneko etxebizitzari buruzko gogoetak (Elemental, reflexiones en torno a la vivienda mínima, Edicions ETSAB, 2004)[8]
  • Hiri globalaren arkitektura (La arquitectura de la ciudad global, Gustavo Gili, 2004)[9]
  • Sota les llambordes, la platja = harlauzen azpian, hondartza (Sota les llambordes, la platja = bajo los adoquines, la playa, Eumo, 2007)[10]
  • Oraina habitatzea: XXI. Mendeko etxebizitzarako tresnak (Habitar el presente: herramientas para la vivienda del siglo XXI, 2011)[11]
  • Emakumeak, etxeak eta hiriak (Mujeres, casas y ciudades, DPR-Bartzelona, 2018)[12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Zaida Muxí: «Emakume Arkitektoak beti egon gara presente, baina ez gaituzte aintzat hartu»» UPV/EHU Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  2. «Zaida Muxí» projekta urbes Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  3. (Gaztelaniaz) «Y, según la arquitecta Zaida Muxí, el espacio -de las habitaciones de una casa- nos envía mensajes...» Hispanidad 2020-10-21 Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  4. (Gaztelaniaz) ««Las ciudades han sido proyectadas en base a la experiencia parcial masculina»» El Comercio 2019-06-06 Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  5. (Gaztelaniaz) GARCÉS, BEATRIZ GÁLVEZ. (2019-02-14). «Urbanismo de género o cómo las mujeres vivien la ciudad» RTVE.es Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  6. (Gaztelaniaz) coruña, R. D. Rodrígueza. (2019-03-23). «"Nunca habrá pisos suficientes si no se concibe la vivienda como un derecho"» La Opinión de A Coruña Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  7. Borja, Jordi.. (2003). El espacio público : ciudad y ciudadanía. Electa España ISBN 84-8156-343-9. PMC 52365514. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  8. Elemental : reflexiones en torno a la vivienda mínima : thoughts about minimun dwelling. ETSAB DL 2004 ISBN 84-608-0140-3. PMC 803818888. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  9. Muxí, Zaida.. (2004). La arquitectura de la ciudad global. Editorial Gustavo Gili ISBN 84-252-1560-9. PMC 299586388. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  10. Sota les llambordes, la platja = Bajo los adoquines, la playa. H. Associació per a les Arts Contemporànies 2007 ISBN 84-9766-228-8. PMC 186964739. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  11. (Gaztelaniaz) Montaner, Josep María; Muxí, Zaida; Falagán, David H.. (2013). Herramientas para habitar el presente: la vivienda del siglo XXI.. Nobuko ISBN 978-987-584-501-5. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.
  12. Muxí, Zaida,. (2019). Mujeres, casas y ciudades : más allá del umbral. (2ª ed. argitaraldia) Dpr-Barcelona ISBN 978-84-949388-4-9. PMC 1148230171. Noiz kontsultatua: 2021-01-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]