Zakilixut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zakilixut
Zakilixut
Argitalpena
Lehen agerpena1977ko irailaren 29a
SortzaileaAntton Olariaga
MarrazkilariaAntton Olariaga
Datu biografikoak
Jaiotza, 1990
SexuaGizonezko
EspezieaGizaki

Zakilixut, egunero Antton Olariagak berria egunkarian egiten duen komiki-zintaren protagonista da. Euskal kulturako pertsonaia gogoangarrietako bat da.[1]

Antton Olariaga

Trantsizio-garaitik hona dabil tokiko prentsa kitzikatzen, garai batetik non sexu-pasarteak –eta oro har, moral-kode meharren barruan zegoen oro– estu-estuan konta zitezkeen. Gosea baino argiagorik ez badago, Olariaga bai izan dela buruargi: egun, hain ikertua den Konstituzioaren gestazio-garaian hasi zen Olariaga Egin egunkarian marrazkilari. Egunkari,[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egin egunkaria (1977-1990)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia 1977ko irailaren 29an Egin egunkarian sortu zenez, honezkero 40 urte baino gehiago egin ditu eguneroko zintarekin.[3]

Euskaldunon Egunkaria (1990-2003)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olariagak 1990ean hasi zen Euskaldunon Egunkarian lanean, egunkaria hasi zen unetik. 3. orriko behealdean argitaratzen zuen egunero Zakilixuten tira, astean sei egunetan asteartetik igandera.

Berria (2003tik)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean Berria egunkarian ere jarraitu zuen gero, kasu honetan kontrazaleko goiko aldean.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakilixut adin zehaztugabeko gizonezkoa da, eguneroko errealitatea interpretatzen duena. Hitanoan aritzen da maiz. Sudur "ederra" du, ia kokotsaren tamainakoa (eta formakoa), ile beltzekoa eta gehienetan marra etzanezko kamiseta zuri gorria du soinean.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneroko bizimodua, kultura eta politika izaten dira gaiak, ahal dela beti osagai erotiko (hortik datorkio izena) edo hitz-joko batekin lagunduta.[4] Urteroko gaiak izaten dira auek: Durangoko azoka, Olentzero, ihauteriak, San Juan sua, Udako Euskal Unibertsitatea, estropadak, Donostiako Zinemaldia, bertso jaialdiak, eta abar. Zientziazalea ere bada.[5]

Adina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adin zehaztugabeko gizonezkoa da, baina sortu zenean mutil koxkortsua zen, Lemoiz eta Debako zentralen proiektuen kontrako manifetan, edo bizalditako deskapotablean, sarritan ibiltzen zen neska-lagunagaz oheren batean edo euskal baso ederrenean olgetarako prest. Baina geroago Zakilixut gizondu egin zen. Eta aspaldi honetan ez ditu honezkero txirriak erretzen, eta ez du larrurik jotzen kanadar ez iglu dendetan.[3]

« Egunkari-irakurle ironikoa, udako euskal unibertsitatean ikasle sufritua Kilometroak-en zatoeragile bizkorra, emazte bizarzutien adarjole kondizione berdekoa, egunerokotasunaren ikusle eszeptiko eta aldi berean politizatua: Zakilixut. Garaiak salbu, Fernando Bengoetxea Pernando eta Jose Manuel Lujanbio Txirritaren tradizio berberatik heldu zaigu euskal ziudadania osatzen duten alerik jatorrenetako bat, ozioaren eta are alferkeria begiratzailearen errebindikalari, gizarte sotanazale eta petral baten zirikadore, kretinismoaren lekuko eta etsai hamorrantea. Berdurtia haatik. Baina ez kakajalea. Ikuslea ez. Begiratzailea. Eta zorrotz: Zakilixut. »

Koldo Izagirre [6]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Usurbil | Ikuskizuna | Jexux Artzeren omenezko ekitaldi zikloa» Buruntzaldea euskaraz (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  2. «Olariagaren trantsizioa. Egin egunkariaren eta Zakilixuten jaiotzak» web-argitalpena.adm.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2021-10-26).
  3. a b «Zakilixut» komikeri 2012-03-22 (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  4. Colina, Unai. «Umorea jarrera bat dunk» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  5. Iturbe, Arantza. (2017). «Antton Olariagarekin, Albertoren ondoan» www.eitb.eus (Euskadi Irratia (arratsean)) (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).
  6. «Zorionak Zakilixut» kmk.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]