Zakopane

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zakopane
 Polonia
Zakopane at night.jpg
POL Zakopane COA.svg
Administrazioa
Herrialdea  Polonia
Probintzia Polonia Txikia
Tatra Konderria
Alkatea Janusz Majcher
Postakodea 34-500dik 34-504ra
Geografia
Koordenatuak 49° 18′ 00″ N, 19° 58′ 00″ E / 49.3°N,19.966666666667°E / 49.3; 19.966666666667Koordenatuak: 49° 18′ 00″ N, 19° 58′ 00″ E / 49.3°N,19.966666666667°E / 49.3; 19.966666666667
Zakopane hemen kokatua: Polonia
Zakopane
Zakopane
Zakopane (Polonia)
Azalera 84 km²
Altuera 750 - 1.126
Demografia
Biztanleria 27,490 bizt. (2015eko ekainak 30)
Dentsitatea 327,2 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera XVII. mendea
Hiri senidetuak Siegen eta Saint-Dié-des-Vosges
http://www.zakopane.eu/ http://www.zakopane.eu/

Zakopane Poloniako hegoaldeko hiria da, 2006ko datuen arabera 27.486 biztanle dituena. 1999. urtetik Polonia Txikiko voivoderriaren barruan kokaturik dago, 1975 eta 1998 bitartean Nowy Sącz probintzia zaharrean kokaturik egon baitzen.

Polonia txikiko hiriburua eta gune turistiko garrantzitsuena Krakovia den arren, Zakopane neguko kirol zerbitzuengatik ezaguna da. Tatrako mendi magalean dago Podhale eskualdean 800 – 1000 m ingurura. Tatra mendiak Poloniako mendi altuenak izateaz gain, Karpatoko mendilerroetako garaienak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakopane herriari buruzko lehen txostenak 17. mendekoak dira, bertan Zakopisko izena duelarik. 19. mendean meatzaritza eta metalurgia industriak garatu ziren eskualde honetan, baina azken urteetan turismoa izan da diru iturririk garrantzitsuena. 1989. urtean 3000 biztanle inguru izatetik gaur egun arte.

Bestalde, 2. mundu gerran poloniako armadak Polonia eta Hungaria bitarteko gotorleku gisa erabili zuen. 1940. urteko martxoan Soviet batasuneko NKVD eta Alemaniako Gestaporen arteko bilerak izan ziren Tadeusz etxaldean.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakopane Tatra mendiak eta Gubałówka arteko bailaran dago kokatuta. 3 miloi turista inguru jasotzen ditu urtean zehar, neguan eski estazio nagusienak Kasprowy Wierch, Nosal eta Gubałówka Hill direlarik.

Ondorengo txapelketak antolatu dira Zakopanen:

2006ko Neguko Joko Olinpikoetarako eta 2011ko Munduko Eski Txapelketak hartzeko hautagai aurkeztu zen.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zakopane