Zaragoza–Goya geltokia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zaragoza-Goya geltokia» orritik birbideratua)
Zaragoza–Goya
 Fernando el Católico
Hurrengo trenak
Geltokiko sarrera
Map
Lineak
Portiello   Miraflores
Kokapena
UdalerriaZaragoza,  Aragoi
Geltokiaren datuak
Kodea70807
Gunea 1. gunea
Irekiera2012ko apirilaren 3
Nasak2
Trenbideak2
JabeaADIF
EragileaRenfe Operadora
Garraio zerbitzuak
Renfe Aldiriak  Casetas Zaragoza
Tranbia  Mago de Oz Academia
BestelakoakAutobusa 31

Zaragoza–Goya (Renfe Operadora) edo Fernando el Católico(Zaragozako tranbia) Aragoiko Zaragoza udalerriko geltokia da, Espainian dagoena. Zaragozako tranbia, Zaragozako Renfe Aldiriak sarearen  linearen eta Renfe Distantzia Ertaineko trenak zerbitzu da.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia Madril—Bartzelona burdinbidearen 341,300 kilometro-puntuan dago, 212 metroko altueran, Zaragoza–Portillo eta Zaragoza–Miraflores geltokien artean. Tartea bide bikoitzekoa da eta elektrifikatuta dago.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geltokia 2012ko apirilaren 3n inauguratu zen.

Geltokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francisco Goya etorbidearen erdiko irlatxoan dago, 49-50 zenbakien parean, Gran Vía eta Martin Ruizanglada artean.

Esparru berriaren egitura egiteko, egur ijeztuko habeak eta hormigoizko pilare zilindrikoak erabili dira, kobrezko estalki uhinduari eusten diotenak. Fatxada, beira eta portzelanazko material konbinazio bat da. 561 metro koadroko azalera erabilgarria duen atari bat du, eta bertan hainbat zerbitzu daude, besteak beste, bezeroarentzako arreta, txarteldegiak, autozerbitzuko hainbat makina eta jendearentzat zabalik ez dauden komunak. Geltokiak merkataritza gune bat ere badu.[2]

-1. solairuan dagoen nasarako sarbidea eskailera arrunt batzuei nahiz beste mekaniko batzuei eta igogailu bati esker egiten da. Bere erdialdean 13 metroko zabalera eta 160 metroko luzera ditu.

Eraikuntza kostua 44,5 milioi eurokoa izan zen.[3]

Zaragozako Renfe Aldiriaren zerbitzuak erabiltzaile kopurua % 36 handitu zuen Goyako geltokiaren lehen urtean, eta guztira 373 456 erabiltzaile izan zituen. 600 bat bidaiarik erabili zuten geltoki hori egunero, batez beste, denbora-tarte horretan.

5 urteko funtzionamenduan 2,1 milioi bezerok baino gehiagok erabili zituzten Renferen zerbitzuak Zaragozako Goya geltokian; horietatik 1,1 eskualdeko trenak ziren eta 987.851 aldirikoak.[4]

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Distantzia ertaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Renfe Operadora
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
22 Gasteiz LangraizArgantzonManzanosMiranda EbroHaroHaro–El PardoBrionesCenicero–San IsidroLogroñoRecajoAgoncilloArrubalAlcanadreFeculas–NafarroaKalagorriRincon de SotoAlfaroCastejonTuteraRibaforadaCortesGallurLuzeniPedrolaCabañas de EbroAlagonCasetasUteboZaragoza–DeliciasZaragoza–PortilloZaragoza–Goya Zaragoza
Miraflores
26 Gasteiz Estibalitz–OreitiaDulantziAgurainAraiaAltsasu–HerriaEtxarri AranatzUharte ArakilIruñaTafallaErriberriMartzillaAlesbesCastejonTuteraRibaforadaCortesGallurLuzeniPedrolaCabañas de EbroAlagonCasetasUteboZaragoza–DeliciasZaragoza–PortilloZaragoza–Goya Zaragoza
Miraflores
56 Zaragoza
Delicias
Zaragoza–PortilloZaragoza–GoyaZaragoza–MirafloresVillanueva de GallegoTardientaHuescaAyerbeRiglos–ConcilioRiglos–GeralekuaSanta Maria d'a PenyaAnzanigoCandarenas–AquilueSamianigoJakaGaztelu JakaVillanuga–Letranz Canfranc

Aldiriko trenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Zaragozako Renfe Aldiriak
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
 C-1 Casetas UteboZaragoza–DeliciasZaragoza–PortilloZaragoza–Goya Zaragoza
Miraflores

Etorkizuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez dago etorkizunerako aurreikusitako jarduerarik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Zaragoza-El Portillo (Est.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» www.euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  2. «La estación de cercanías de Goya, abierta a los viajeros» web.archive.org 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. «La ministra Pastor accede a inaugurar por fin la estación de Goya el 3 de abril» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  4. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Más de 2,1 millones de personas han usado la estación de Goya» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]