Zartako-K

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Nafarroako taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zartako».
Zartako-K
Datuak
JatorriaTafalla, Nafarroa
Musika motaStreet-Ska, Rock eta Punk
InstrumentuakGitarra, Baxua, Teklatua, Bateria, Tronboia, Tronpeta, Saxoa
Urteak2008 - 2018
Taldekideak
Endika, Goito, Boing, Aritz, Ibai, Ozcariz, Juan, Asier
Informazio gehigarria
https://www.facebook.com/zartako.k/

Zartako-K (edo z-k) Tafallan (Nafarroa, Euskal Herria) sortutako street-ska taldea da, karibeko doinu skalaria beste doinu bortitzagoekin nahasten duena, punk eta Oi! musikaren antzekoak.[1]


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen kontzertua 2008ko maiatzaren 31ean eskeini zuten Tafallako I. Egunean, baina ensaiatzen lehenago hasi ziren eta kide anitz pasa ziren taldetik azkeneko formazioa tinko geratu arte, zazpi kidez osatua: "Goito", Endika, "Puntxon", Ibai, Juan, Ozcariz eta Magan. Handik 2012ra arte kontzertuak ematen ibili ziren Nafarroan zehar, talde mitiko askorekin eszenatokia elkarbanatzen: Gatillazo, Vendetta, Gatibu, Berri Txarrak, Hell Beer Boys...[2]

2012an bertan haien lehen diska grabatu eta atera zuten Kalekumeak (2012) izenaren behean. Diskan gazteleraz eta euskeraz idatzitako bederatzi abesti agertzen dira, gai politikoak (kartzela, aberria...) eta kulturalak (Rude Boy kultura , lagunak...) jorratzen dituztenak, eta pare bat abesti instrumental.[3]

2014ean taldeak Nafarroa Oinez-erako abestia grabatu zuen Miguelo estudioan: "Esan, Izan, Zangoza" izenarekin eta otsailaren 8an haien 100. kontzertua eman zuten Tafallan.[4] Urte berdineko urrian haien bigarren lana aurkeztu zuten: Odol Berria (2014), hamaika abestiz osatua dagoena. Diskan The Specialsen bertsio bat aurkitu dezakegu eta baita gizarteari kritika egiten dioten abesti asko, hala nola, Eraso Erasotzaileari edo La Lista Negra. Nabari daiteke ere pianoaren protagonismo handiago bat Asier teklista berri moduan taldean sartu ondoren, eta baita kalitate hobeagoa produkzioan[5] Diska honetan ageri den "La Lista Negra" abestiari bideoklipa egingo zioten 2016ean, Joseba Jauregiren eskutik grabatutakoa Tafallako kaleetan.[6] Abesti honek euskaldun usaina duen oro Nafarroan jasaten duen bazterketa salatzen du era ironiko eta azkar batean, Altsasuko gazteekin gertatutakoaren ondoren garrantzi handia hartu duen gaia.[7]

Bi urte kontzertuak ematen ibili ondoren, taldeak hirugarren diska aurkeztu zuen zuzenean Tafallan 2016eko urriaren 22an, Alienados (2016) izenarekin.[8] Diska hamabi abestiz osatua dago, gehienak euskeraz eta pare bat gazteleraz idatzitakoak. Haize instrumentuen lan paregabea aipatu daiteke eta baita doinu ezberdin askoren erabilketa idei eta emozio ezberdinak adierazteko. Politikoki kritikoak dira baina borrokatzera baikortasunarekin deitzen dute.[9]

2018. urterako "RUDE ALA HIL!" taldearen X. urteurrena ospatzeko birari ekin zioten. Geroago, 2018. urtea haien azkenengo urtea eszenatokietan izango zela adierazi zuten, 10 urteren ondoren egurra ematen oholtzaren gainean. "Kalean jaio ginen, kalean hilko gara" leloarekin adierazi zuten haien agurra, eta 2018. urtearen amaieran zehar, haien historian eragina izan duten eta bereziak izan dire lekuetan jo zuten, hala nola, Nafarroa Oinezen, Sorgin gauan, edota haientzat bereziak izan diren herrietan ere bai. Azkenengo kontzertua abenduaren 29an eman zuten, presoen aldeko Hatortxu Rock jaialdian.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde hau street-skatzat autodeskribatzen da, haien musika ez delako jamaikarrek egiten zutenaren berdina. Musika mota hau ska Europara hedatzean sortu egin zen 2 Tone-ren mugimenduaren ondoren eta talde askok erabili dute: Scrapy, Starface, Skalariak... Taldeak ska punka eta Oi!-a nahasten ditu, festa giroko musika baina amorruz jotakoa, eta haien letren gaiak rock taldeak egiten dituzten antzekoagoak dira ska taldeek egiten dituztenak baino. Endika abeslariaren hitzetan, zenbait talderen eragin nabarmena du taldeak nahiz eta taldekide bakoitzak bere gogokoenak eduki: Skalariak, Tijuana in Blue, Kortatu, Toot & the Maytals, Decibelios... Honetaz aparte, taldeak Gatillazo, Gatibu, Vendetta, Berri Txarrak edo Hell Beer Boys-ekin elkarbanatu du eszenatokia eta Endikari galdetzen diotenean ea norekin nahiko luke kontzerturen bat elkarbanatu hurrengo taldeak aipatzen ditu: Roy Ellis, Bad Manners, Deskankis, Odolkiak Ordainetan eta Jaleo.

Aipatzekoa da ere bai, batez ere bi azken diskoetan ospe handia lortu arren, inoiz ez dutela haien burua "saldu". Zartako-k beti aukeratu izan du autogestioaren bidea, nahiz eta diskografika ezberdinen eskaintzak izan, haiek aipatu duten moduan. Ideia hori 10 urteetan zehar oso argi eraman dute, eta ez dute beldurrik izan, adibidez, gaur egungo euskal musika komertzialari kritikak egiteko, "Burusoila" abestian ikus daitekeen moduan, hortan Gaztea irratiari kritika gogorrak egiten baitituzte. Haien bidea jarraitzean dago gakoa, eta horrela adierazi nahi izan dute haien bizitza musikala agurtzeko leloarekin, "KALEAN JAIO GINEN, KALEAN HILKO GARA".


Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Torralba - Tronboia
  • Iñigo Ozcariz - Tronpeta
  • Ion Urrea "Boing" - Saxoa
  • Alaitz Lizarazu "Puntxon" - Baxua eta Koruak
  • Endika Iriso - Ahotsa eta (Saxo tenorea)
  • Dani JaleO - Bateria
  • Aritz Ibero "Goito" - Gitarra eta Koruak
  • Asier Aierra - Teklatua[10]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalekumeak (2012)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Moliendo café

2. Zartako - K

3. Skal herria

4. Mañana cuando yo muera

5. El último rude boy

6. Kalekumeak

7. Generación basura

8. Erregea

9. Yo fui pankartalari

Odol Berria (2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.ZK Dial

2.Street-Ska

3.Eraso Erasotzaileari

4.Metete al bar

5.La Lista Negra

6.Ser o No Ser

7.Izan Izan Zinena

8.La Colmena

9.Rude Girl

10.Garaitezinak

11.Hablan

12.Ene Herri Maitea

13.Sleepy Reggae[11]

Alienados (2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Intro
  2. Alienados
  3. Musika baino gehiago da
  4. El sistema te quiere así
  5. Mensaje desde el primer mundo
  6. Baserriko laguna
  7. Egunsentia
  8. Burusoila
  9. Fracasado pero con orgullo
  10. Gogoan
  11. Rudies
  12. Elkartasuna[12]

Bideoklipak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La Lista Negra[13]
  • Burusoila[14]
  • Esan Izan Zangozan (Nuria Abadiaren hitzak)[15]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Biografía de Zartako-k» muchoconcierto.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. Koletas. (2012-10-17). «SKANKIN SOUNDS: ENTREVISTA A ENDIKA (ZARTAKO-K)» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  3. Koletas. (2012-08-03). «SKANKIN SOUNDS: ZARTAKO-K - KALEKUMEAK» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  4. Team, Skankin Sounds-. (2014-02-05). «SKANKIN SOUNDS: Entrevista a Zartako-K» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  5. Team, Skankin Sounds-. (2014-10-10). «SKANKIN SOUNDS: Zartako-K - Odol Berria ya a la venta» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Tune of the Day: Zartako-K – La lista negra [Video»] Condenado eZine - Música Pasada de Moda 2016-03-21 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  7. (Gaztelaniaz) «#EDITORIAL Altsasu, la persecución enfermiza en Navarra a todo lo relacionado con el "vasquismo", y la "lista negra" de Zartako-k | ORAIN» ORAIN 2017-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  8. «SKANKIN SOUNDS» skankinsounds.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  9. Insonoro.com. «Zartako-K - Alienados» Insonoro.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  10. Team, Skankin Sounds-. (2015-06-25). «SKANKIN SOUNDS: Entrevista a Zartako-K» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  11. Team, Skankin Sounds-. (2015-06-12). «SKANKIN SOUNDS: Zartako-K - Odol Berria» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  12. ZKclash. (2017-01-15). Zartako-K - ALIENADOS [Full Album. ] (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  13. Team, Skankin Sounds-. (2016-03-21). «SKANKIN SOUNDS: Zartako-K - La Lista Negra» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  14. (Gaztelaniaz) «Zartako-K presentan su nuevo vídeoclip y anuncian sus próximas fechas – Arpha Press» Arpha Press 2018-02-01 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  15. Insonoro.com. «Zartako-K presenta la canción del Nafarroa Oinez 2014» Insonoro.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]