Louis Tomlinson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Tomlinson
Louis Tomlinson November 2014.jpg
Bizitza
Izen osoaLouis Troy Austin
JaiotzaDoncaster1991ko abenduaren 24a (29 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHall Cross Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea, futbolaria, aktorea eta egile abeslaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Doncaster Rovers F.C. /
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,72 metro
KidetzaOne Direction
Genero artistikoapopa
electropopa
pop rock
indie rock
Ahots motakontratenorra
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaSyco Music
Columbia Records
Epic Records
Arista Records

louis-tomlinson.com
IMDB: nm4164873 Facebook: louis.tomlinson Twitter: Louis_Tomlinson Instagram: louist91 VK: louis_tomlinson Youtube: UCBSxVE6JoMg0WXvpm47OS3g Souncloud: louistomlinsonofficial Spotify: 57WHJIHrjOE3iAxpihhMnp iTunes: 471260295 Last fm: Louis+Tomlinson Musicbrainz: 6d390061-b3cd-4db3-b905-e56b7f5357fd Songkick: 6299134 Discogs: 2508412 Allmusic: mn0002854546 Deezer: 4794265 Edit the value on Wikidata

Louis William Tomlinson (jaiotzez Louis Troy Austin, 1991ko abenduaren 24a, Doncaster) Erresuma Batuko abeslari eta konpositorea da. One Direction taldearen partaidea izan zen, taldea banandu arte. Ondoren bakarkako ibilbideari ekin zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11 urte zituela Fat Friends filmean extra paper bat izan zuen eta orduan aktore ikasketak egitea pentsatu zuen.

One Direction (2010-2016)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The X Factor telesaioan aurkeztu zen "Hey There Delilah" abestiarekin eta hurrengo fasera pasatzea lortu zuen[1]. Orduan Nicole Scherzinger epaileak Louis, One Direction izeneko taldea sortzea iradoki zien Louisi eta Harry Styles, Niall Horan, Zayn Malik eta Liam Payne-ri. Lehiaketan zehar Kelly Clarksonen "My Life Would Suck Without You" eta Bonnie Tylerren "Total Eclipse of the Heart" kantak interpretatu zituzten eta azkenean hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Arrakasta handia izan zuten ordea eta Simon Cowellek bi milioi libera ordaindu zituen One Direction taldeak Syco diskoetxearekin sinatu zezan[2].

2011. urtean aurreneko diskoa atera zuten, Up All Night izenekoa, eta Billboard 200 zerrendan lehenengo pòstua eskuratu zuten. Talde britainiar batek balentria hau lortzen zuen aurreneko aldia zen[2]. "What Makes You Beautiful" izan zen ezagun egin zen abestia[3].

2012an Take Me Home diskoa atera zuten eta bigarren honek lehenengoak baino arrakasta handiagoa izan zuen[4]. Erresuma Batuan, Australian, Kanadan, Estatu Batuetan, Irlandan eta Zeelanda Berrian lehenengo postua eskuratu zuen[5]. "Live While We're Young" eta "Little Things" izan ziren single entzunenak.

Hirugarren diskoa, Midnight Memories, 2013ko azaroaren 25ean argitaratu zen eta denen artean salmenta gehien izan zituen diskoa izan zen. Lau milioi kopia saldu zituzten[6] eta Where we are kontzertu bira luzea egin zuten[7].

2014an laugarren diskoa atera zuten, Four izenekoa eta 2015ean bosgarrena, Made in the AM. Azken disko hau atera ondoren taldeak atseden hartzea erabaki zuen[8].

One Directionen arrakastaz baliatuta bi filme-dokumental ere egin zituzten, One Direction: This is Us (2013) eta One Direction: Where We Are, The Concert Film (2014).

Bakarkako bidea (2016- )[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean The X Factor telesaioko epaile gonbidatua izan zen Simon Cowellen ondoan[9] eta urte berean bere disketxe propioa sortu zuen, Triple Strings Ltd. izenekoa[10]. 2016ko abenduaren 10ean "Just Hold On" abestia plazaratu zuen, Steve Aoki DJ estatubatuarrarekin batera. Erresuma Batuko zerrenedtan bigarren postua lortu zuen eta Billboard Dance/Electronic Digital Song Sales zerrendan lehenengoa.

2017ko uztailean "Back to You" singlea atera zuen eta Epic Records disketxearekin kontratua sinatu zuela iragarri zuen ondoren. "Just Like You" eta "Miss You"" abestiak atera zituen 2017an bertan.

2018an The X Factor lehiaketako epailea izan zen eta 2019an Arista Recordsekin sinatu zuen. 2019ko martxoaren 7an "Two of Us" abestia atera zuen. Abesti hau bere amaren omenezkoa da, leuzemiak jota hil baitzen 2016ko abenduan. Urte bereko urrian aurreneko diskoa aterako zuela iragarri zuen, Walls izenekoa. 2020an atera zen[11]

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetatik Eleanor Calderrekin harremanetan egon da. 2015 eta 2017 artean ordea Briana Jungwirthekin harreman bat izan zuen eta Freddie Reign semea jaio zen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

One Direction[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Up All Night (2011)
  • Take Me Home (2012)
  • Midnight Memories (2013)
  • Four (2014)
  • Made in the A.M. (2015)

Bakarka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Walls (2020)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Louis Tomlinson: Everything you need to know about the singer» Hits Radio (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  2. a b (Ingelesez) «One Direction | Biography, Albums, Streaming Links» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  3. «Wayback Machine» web.archive.org 2017-08-27 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  4. (Ingelesez) Take Me Home - One Direction | Songs, Reviews, Credits | AllMusic. (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  5. (Ingelesez) «Billboard - Music Charts, News, Photos & Video» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  6. (Ingelesez) «One Direction top 2013 global album chart» BBC News 2014-08-01 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  7. (Ingelesez) «One Direction's Where We Are Tour Attended by 3.4 Million Fans» Billboard (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  8. (Ingelesez) «One Direction to 'take a break in 2016' after release of fifth album» BBC Newsbeat 2015-08-24 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  9. (Ingelesez) Debnath, Neela. (2015-10-20). «The X Factor 2015: First look at One Direction's Louis Tomlinson at Judges' Houses» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  10. (Ingelesez) Mirror.co.uk. (2015-10-12). «Louis Tomlinson registers a name for his record label» mirror (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).
  11. «Louis Tomlinson Announces Debut Album Walls» E! Online Wed Oct 23 17:09:57 GMT+0 2019 (Noiz kontsultatua: 2020-11-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]