Zekrope II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zekrope II.a
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaErekteo I.a
AmaPraxitea
Ezkontidea(k)Metiadusa (en) Itzuli
Seme-alabakPandion II (en) Itzuli
Anai-arrebakCreusa (en) Itzuli

Greziar mitologian Zekrope II.a Atenaseko zazpigarren erregearen izena zen, Erekteo I.a eta Praxitearen semea, eta, beraz, hiriko lehen erregea izan zen Zekrope I.aren ezberdina, izen bera zuena eta norekin egileren batzuk nahasten duten.

Erekteo hil zenean, bere lau semeek (Zekrope, Pandoro, Metion eta Orneo) oinordekotza lehiatu zuten. Helenen seme zen Juto epaile izendatua, honek Zekroperen alde egin zuen, garai hartan bere koinatua zena (Kreusarekin ezkondua zegoen, errege berriaren arreba). Seme nagusia aukeratu zuen arren, erabaki hau oso eztabaidatua izan zen eta Jutok Egialia hirira erbesteratu behar izan zuen.

Berrogei urteko erregealdi baten ondoren, Metionek eta Orneok eginiko presioaren ondorioz, beti Zekrope hil nahian aritu zirenak, Zekropek ihes egin behar izan zuen, lehenik Megarara eta ondoren Eubeara. Han bere beste anaia zen Pandoro batu zitzaion eta elkarrekin kolonia bat sortu zuten.

Zekrope Metiadusarekin ezkondu zen, Eupalamoren alaba eta Dedaloren arreba zena, honekin Pandion II.a izan zuelarik, Zekroperen oinordeko bihurtu zena honek ihes egin ondoren.


Aurrekoa
Erekteo I.a
Atenaseko errege mitikoa
Ondorengoa
Pandion II.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]