Edukira joan

Zelofan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zelofanezko ontzi inprimatua txokolatezko galletak gordetzeko eta zelofan gardena galleta arruntak gordetzeko

Zelofana zelulosaren eratorria den material mehe eta gardena da. Oso erabilia da janariak ontziratzeko, iragazkortasun txikikoa baita aire, bakterio eta olioekiko. Herrialde askotan zelofan Innovia Films Ltd enpresaren marka erregistratua da.

Zelulosa alkaliz eta karbono disulfuroz tratatzen da biskosa sortzeko

Zuraren, kotoiaren, kalamuaren eta beste hainbat landareren zelulosa alkalian eta karbono disulfuroan disolbatzen da biskosa deituriko disoluzioa eratzeko. Ondoren zirrikitu batetik igaroarazten da, materiala tenkatuz, azido sulfurikoz eta sodio sulfatoz osatutako bainu bat zeharkatuz, biskosa berriro zelulosa bihurtzeko. Prozesu honen emaitza den filma beste zenbait bainutatik igarotzen da, bat sufrea erauzteko, beste bat filma zuritzeko, eta beste bat glizerina eransteko filma hauskor bihur ez dadin.

Antzeko prozesua erabiltzen da rayon deritzon zuntza egiteko, baina kasu honetan zuloa erabiltzen da zirrikituaren ordez. Ikuspuntu kimikotik zelofana, rayona eta zelulosa glukosaren polimeroak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]