Zengi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zengi
Imad al-Din Zengi.jpg
Atabeg

Bizitza
JaiotzaAlepo, 1087
Herrialdea Turkmenistan
 Siria
HeriotzaDamasko1146ko irailaren 14a (58/59 urte)
Familia
AitaAq Sunqur al-Hajib
Ezkontidea(k)Zamarud Khatun (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaZengid leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakburuzagi militarra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Imad ad-Din Zengi (arabieraz: عماد الدین زنكي‎; turkieraz: İmadeddin Zengi; 1085Damasko, 1146ko irailaren 14a); eskuarki Zengi edo Zangi deitua, turkiar atabega izan zen, 1127-1146 bitartean Mosul, Alepo, Hama eta Edesan agindu zuena. Zengid leinuaren sortzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aq Sunqur al-Hajib Alepoko gobernadorearen semea zen. 1094an, Malik Shah I.a sultanak burua ebakiarazi zion Aq Sunqur-i, saldukeria egotzirik; ordudanik, Zengi Kerbogharekin, Mosulgo atabegarekin, hazi zen[1]. 1127an, Mosulgo atabeg izendatu zuten, eta 1128an Alepokoa. 1130 hasieran Hama bereganatu zuen arren, hiru urte geroago Damaskoko emirrak kendu zion[2].

1137ko maiatzean, Homs, damaskoarren eskuetan zegoena, setiatu zuen, baina hiriak eutsi zuen; abuztuan, Hamako Montferrand, gurutzatuen gotorlekua, hartu zuen. 1138an, Joan II.a Komneno bizantziar enperadoreak, frankoekin elkar harturik, Shaizar setiatu zuen; Zengiren armada askoz txikiagoa bazen ere, bizantziarren eta frankoen arteko tirabirez baliatu zen setioa bertan behera utz zezaten. Urte bereko abuztuan, Zomorrod printzesarekin ezkondu eta Homs jaso zuen ezkonsaritzat[2].

1144 amaieran, Edesa eraso eta hartu zuen. Hau izan zen gurutzatuen estatuetako lehenbiziko hiriburua musulmanen eskuetara igaro zena. Ondoren, Edesako Konderria konkistatu zuen Eufrates ibairaino. 1146an, bere erresuma sendotzeko, Qal'at Ja'bar hartzea erabaki zuen; irailaren 14an, hiria setiatua zuela, esklabo franko batek hil zuen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zangī. in: 2016 Encyclopædia Britannica, Inc. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-25).
  2. a b c Mikaberidze, Alexander. Conflict and Conquest in the Islamic World: A Historical Encyclopedia, Volume 1. in: 2016 Encyclopædia Britannica, Inc. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2016-06-25).