Joan II.a Komneno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Joan II.a Komneno
Joan II.a Komneno

Joan II.a Komneno, mosaikoa, Santa Sofia


1118ko abuztuaren 15a – 1143ko apirilaren 8a
Aurrekoa Alexio I.a Komneno
Ondorengoa Emanuel I.a Komneno

Jaiotza 1087 irailaren 13a
Konstantinopla
Heriotza 1143ko apirilaren 8a
Zilizia

Joan II.a Komneno (grezieraz: Ίωάννης Β΄ Κομνηνός, Iōannēs II Komnēnos; Konstantinopla, 1087 irailaren 13a - Zilizia, 1143ko apirilaren 8a) Bizantziar Inperioko enperadorea izan zen 1118-1143 bitartean. Gizon bizia baina, aldi berean, malgutasun handikoa eta sentimendu humanitarioz betea, haren garaikideek Komnenotarren handiena goitizena ezarri zioten.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexio I.a Komnenoren seme eta ondorengoa izan zen. Petxenego turkiarrak guztiz menderatu zituen eta Bizantzioko Inperioaren manupean ezarri zituen Balkanetako herriak. Asia Txikiko alde bat kendu zien turkiarrei eta uztarpeko bihurtu zituen Siriako frankoak (Antiokiako Printzerria, eta Edesa zein Tripoliko konderriak). Genova eta Pisako merkatariekiko loturak estutu zituen, Veneziako merkatariek Mediteraneoko ekialdean zuten nagusigoari kontra egitearren. Palestinarantz aurrera egiteko asmoa zuela, ehiza istripu batean hil zen. Haren garaian eraiki zen Konstantinoplako Pantokratoros monasterio ospetsua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Alexio I.a Komneno
Bizantziar enperadorea
1118-1143
Ondorengoa
Emanuel I.a Komneno
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan II.a Komneno Aldatu lotura Wikidatan