Zeppelin zelaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zeppelin zelaia
Dutzendteich und Stadion.JPG
Kokapena
Herrialdea Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
RegierungsbezirkFrankonia Erdikoa
HiriaNurenberg
Koordenatuak 49° 25′ 26″ N, 11° 07′ 05″ E / 49.4239°N,11.1181°E / 49.4239; 11.1181Koordenatuak: 49° 25′ 26″ N, 11° 07′ 05″ E / 49.4239°N,11.1181°E / 49.4239; 11.1181
Arkitektura
Arkitektoa Albert Speer
Estiloa Arkitektura nazi

Zeppelin zelaia, alemanez: Reichsparteitagsgelände, literalki "Reich Alderdiaren Biltzarren Zelaia", Alemaniako Nurenberg hirian dagoen 11 kilometro karratuko azalerako eraikin multzo bat da. Hirugarren Reicharen gune garrantzitsu bat izan zen.

1923tik aurrera Ferdinand von Zeppelinek asmatutako zeppelin ibilgailu hegalarien proba leku gisa erabilia izan zen, izan ere, 1917an hil zen asmatzailearen omenezko izena jaso zuen.

1933an Adolf Hitlerrek Nurneberg hiria "Hirugarren Reicharen Aldekoen Biltzar Hiria" izendatu zuen. Hortik aurrera, urtero hirian aste batez Alderdi Naziko 500.000 kide eta jarraitzaile inguru elkartu ohi ziren. Nazien biltzargunea, ospakizun, ekitaldi eta desfile erraldoien lekukoa izan zen.

1945an, Bigarren Mundu Gerraren amaieraldera, Alemaniako bigarren hiri handiena zenak, Aliatuen bobardeketen ondorioz sekulako kalteak jasan zituen, Dresdengo bonbardaketak bakarrik gainditu zituenak. Halere, eraikin multzoa ia osorik mantendu zen.

2000an hirian Agiritegi Zentro bat inauguratu zen, honengatik UNESCO erakundeak "Giza Eskubideen Hezkuntzaren Saria" eman zion.

1937ko Alderdi Naziaren Biltzarra, Zeppelin zelaian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zeppelin zelaia Aldatu lotura Wikidatan