Edukira joan

Zernonikusi.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zernonikusi.eus
Jatorria
Sorrera-urtea2022
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
zernonikusi.eus

ZerNonIkusi.eus edo ZNI euskarazko web ataria da, plataforma digitaletara euskaraz bikoizturik heltzen diren film, telesail eta dokumentalen bilaketa errazten duena. Mikel Eizagirrek sustatu zuen egitasmo honek berrehun titulu baino gehiagori buruzko informazioa jasotzera heldu zen 2022ko uda-bukaeran.[1][2][3]

Katalanezko Desde el Sofà (desdelsofa.cat) webgunea antzekoa da, urtebete lehenago sortu zuten 2021ean eta, noski, katalanezko filmak bilatzeko balio du.[4][5]

Euskararen presentzia 2024an[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko uztailean EITBk sortutako Primeran plataforman 7.000 eduki inguru zeuden —saioen edo telesailen atalak ere baziren kontaketa horretan—. Horietatik, %95 euskaraz zeuden; %91k euskarazko audioa ziuten, eta gainerakoek, azpidatziak.[3]

2024ko uztailean Amazon Prime Videon 52 lan zeuden euskarara bikoiztuta; Netflixen, beste 32. [3]

Bi plataforma horietan, gainera, lan ugari ikus zitezkeen euskarazko azpidatziekin: Amazon Prime Videon, 124 (esaterako, Todd Haynes zinemagilearen May December) ; eta Netflixen, 178 (esaterako, Beverly Hills Cop. Axel F filma).[3]

Are osatuagoa da Filmin plataformak euskaraz zuen eskaintza: 97 lanek zuten euskarazko audioa, eta 162 pelikula edo dokumental zeuden euskarazko azpidatziekin ikusteko moduan. Prime Videon euskarara bikoiztuta estreinatu duten azken pelikulen artean, Todd Haynes zinemagilearen May December dago (euskarazko azpidatziekin ere ikus daiteke). Netflixek, bestalde, duela gutxi estreinatu du Beverly Hills Cop. Axel F filma, eta hori ere euskaraz bikoiztuta ikus daiteke plataforma horretan.

Laburbilduz, hauek dira 2024ko uztailean stream plataformetan zeuden edukien kopuruak.:[3]

Euskarazko edukiak 2024ko uztailean
Plataformak VOeus / VDeus VOSeus GUZTIRA
Primeran 6370 280 6650
Filmin 97 162 259
Prime Video 52 124 176
Netflix 32 178 310
GUZTIRA 6551 744 7395
  • VOeus / VDeus : Jatorrizko bertsioa euskaraz / Euskarara bikoiztutako bertsioa
  • VOSeus : Jatorrizko bertsioa, euskaraz azpitituluekin


Euskarazko edukiak YouTube-n[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko uztailean eduki-zerrenda hauek eskaintzen zituen zernonikusi.eus webguneak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Goti, Nerea. (2022-09-12). «Zer Non Ikusi, plataformetan euskarazko edukien bilatzaile berria» Kazeta.eus (IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA elkartea) (Noiz kontsultatua: 2022-09-20).
  2. Urkizu, Urtzi. (2022-07-22). «Plataformetan dauden euskarazko edukien katalogo bat sortu dute» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  3. a b c d e Urkizu, Urtzi. (2024-07-13). «Primeran-ek 100.000 erabiltzaile erregistratuen langa gainditu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-07-14).
  4. Neix Desdelsofa.cat, la web que concentra tot el contingut en català de les plataformes de streaming. S'hi pot trobar tot el contingut en català de més de vint plataformes filtrant per versió, gènere o producció. VilaWeb 17-12-21.
  5. Bou, Lluís. (16-12-21). «Neix Desdelsofa.cat, la web per trobar films i sèries en català a les plataformes» El Nacional.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]