Zerrenda:Hauteskundeak Lasarte-Orian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hauteskundeak Lasarte-Orian artikuluan udalerri horretako azken hauteskundeen emaitzak eta azalpena ematen da.

2007ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko hauteskundeetan, PSE-EE izan zen alderdi bozkatuena. Ordurarte, bera izan zen udalerria gobernatu zuen bakarra. Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) bigarren indarra izan zen. Hala ere, PSE-EEtik urrun zegoen. EAEk 17 aulkietatik 3 zituen. EAJk 2 zinegotzi lortu zituen eta Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oriak (PCLO) bat, baita Alderdi Popularrak, Ezker Batuaren eta Aralarren arteko koalizioak eta Eusko Alkartasunak.

2008ko uztailaren 10an, Lasarte-Oriako udaletxeko udalbatzak EAE taldearen disoluzioa onartu zuen, Baltasar Garzon epailearen autoari jaramon eginez. Ondorioz, taldearen aktibitatea bertan behera geratu zen. Geroztik, taldeko kideak zinegotzi ez adskritoak izatera pasa ziren [1]

2010 arte, Lasarte-Orian alkate bakarra egon zen: Ana Urtxuegia PSE-EEkoa, kargua 24 urtez mantendu zuena. Hasiera batean, 1986-1987 bitartean udalerri sortu berriko Kudeaketa Batzordeko presidentea izan zen eta 1987an, alkate izendatu zuten. Alkate moduan bost legislatura oso egin zituen eta seigarrenaren zati bat.

Ana Urtxuegiak uko egin zion alkate izateari Eusko Jaurlaritzak Txilen eta Perun duen delegaritzan izendatu zutenean [2],

2010eko martxoaren 5ean, Jesús María Zaballos de Llanos PSE-EEkoa Lasarte-Oriako alkate izendatu zuten. Udalerriaren historiako bigarren alkatea izan zen eta lehen gizonezkoa. Alkatearen hautaketan, bere taldeko zortzi zinegotzik alde bozkatu zuten eta oposizioko 9 zinegotzien zuri bozkatu zuten. Gipuzkoako alkaterik gazteenetakoa bihurtu zen, 28 urte izanik. Lasarte-Oriako alkate berriak hil zuten Froilan Elespe izan zuen gogoan bere inbestidura saioan [3].

Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoak

Alderdiak Zinegotziak
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE-PSOE)
8
Eusko Abertzale Ekintza (ANV-EAE)
3
Euzko Alderdi Jeltzalea (PNV-EAJ)
2
Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oria (PCLO)
1
Euskadiko Alderdi Popularra (PP)
1
Ezker Batua-Berdeak-Aralar (EB-B-Ar)
1
Eusko Alkartasuna (EA)
1

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan PSE-EE alderdiak jaso zituen boto gehien, bigarren Bildu alderdia izan zen, hirugarren EAJ, laugarren PCLO herri plataforma eta bosgarrena PP alderdia.

PSE-EE alderdiak 7 zinegotzi lortu zituen, Bilduk 5, EAJk eta PCLO plataformak bina zinegotzi eta PPk bakarra. 2011ko ekainaren 11an egindako inbestidura ekitaldian Bildu, EAJ eta PCLOk bat egin eta Bilduko Pablo Barrio alkategaia hautatu zuten alkate, bere alderdiko zinegotzien 5 boto, eta EAJ eta PCLOren 4 zinegotzien botoari esker.[4] EAJek zinegotziek alderdiaren irizpideei jarraituz, euren burua bozkatu behar zuten baina Bilduri eman zioten bozka [5].

Lasarte-Oriako udaleko alderdi politikoak

Alderdia Zinegotziak Boto kopurua[6]
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
7
3.147 (%35,68)
Bildu
5
2.168 (%24,58)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
1.091 (%12,37)
Plataforma Ciudadana de Lasarte-Oria (PCLO)
2
980 (%11,11)
Euskadiko Alderdi Popularra (PP)
1
785 (%8,90)
Hamaikabat (H1!)
-
298 (%3,38)
Beste batzuk
-
351 (%3,98)

2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskunde emaitzak Lasarte-Orian 
2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Data: 2016ko irailaren 25a
Hauteslegoa: Hauteslegoa 14.141
Parte-hartzea 8.440
   59.68٪
Baliozko boto kopurua8.482 Boto zuri kopurua42   Boto zuri kopurua32
Alderdia1 Boto kopurua Baliozko botoen ehunekoa
Euzko Alderdi Jeltzalea 2.023
   23.85٪
Euskal Herria Bildu 1.882
   22.19٪
PSE-EE 2.081
   24.53٪
Elkarrekin Podemos 1.356
   15.99٪
Euskadiko Alderdi Popularra 699
   8.24٪
Herritarrak - Herritarron Alderdia 218
   2.57٪
Alderdi Animalista Ingurumenarekin 65
   0.77٪

1Alderdien hurrenkera emaitza orokorraren arabera eskaini da

2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskunde emaitzak Lasarte-Orian 
2020ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak
Data: 2020ko uztailaren 12a
Hauteslegoa: Hauteslegoa 14.371
Parte-hartzea 7.190
   50.03٪
Baliozko boto kopurua7.151 Boto zuri kopurua67   Boto zuri kopurua39
Alderdia1 Boto kopurua Baliozko botoen ehunekoa
Euzko Alderdi Jeltzalea 1.904
   26.63٪
Euskal Herria Bildu 2.015
   28.18٪
PSE-EE 1.821
   25.46٪
Elkarrekin Podemos 634
   8.87٪
PP+Cs 436
   6.1٪
Vox 132
   1.85٪
Alderdi Animalista Ingurumenarekin 48
   0.67٪
Equo 63
   0.88٪

1Alderdien hurrenkera emaitza orokorraren arabera eskaini da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]