Zerrenda:Kontrainsurjentzian eraildako Euskal Herritarrak eta beste batzuk

Wikipedia, Entziklopedia askea
  • 1975ko maiatzaren 24a. Koldo Arriola Institutuko kideen afari baten ostean, bi lagunekin kuartelaren paretik pasatzen ari zela, bertan zegoen guardiako Guardia Zibilak hurbiltzeko eskatu zion eta kuartelaren barrura sartu zen. Handik segundo gutxitara entzun zuten bere lagunek tiro hotsa.
  • 1979ko ekainaren 3a, Gladys del Estal Tuteran egiten ari zen protesta antinuklear bat erreprimitzean eraila.
  • 1979ko irailaren 1a Iñaki Kijera Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hil zuen errefuxiatu eta preso politikoen aldeko manifestazio batean.
  • 1979ko irailaren 28a Tomas Alba Donostiako Herri Batasuneko zinegotzia izan zen, Batallon Vasco Español taldeak eraila.
  • 1980ko urtarrilaren 8a Ana Teresa Berroeta eskuin muturreko Batallón Vasco Español talde parapoliziarrak bahitu, bortxatu eta labankadaz eraila.
  • 1980ko urtarrilaren 16a, Karlos Saldise talde parapolizialek tiroz erail zuten.
  • 1980ko otsailaren 1a Yolanda González espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen.
  • 1980ko otsailaren 2a, Jesus Maria Zubikarai Batallon Vasco Españolak eraila.
  • 1980ko maiatzaren 8a, Maria Jose Bravo ikaslea, espainiar eskuin-muturreko taldeak eraildako ikaslea.
  • 1980ko abuztuaren 30a Angel Etxaniz Olabarria Herri Batasunako militantea, Batallón Vasco Españolek erail zuen.
  • 1981eko maiatzaren 10ean Almeria afera eman zen. ETAko kideak zirelakoan hiru lagun hartu zituzten atxilo Roquetas de Marren (Almeria) eta erail zituzten.
  • 1982ko urtarrilaren 2a, Paulo Garaialde taxilari eta EAJren zale gipuzkoarra. Triple A eskuineko erakundeak bahitu eta hil egin zuen.
  • 1982ko martxoaren 29a, Esteban Muruetagoiena torturen ondorioz hila.
  • 1985eko martxoaren 30a Xabier Galdeano Egin egunkariaren sortzaile eta kazetaria izan zen. GALek hil zuen, tiroz.
  • 1993ko irailaren 22an Guardia Zibilak Herri Batasunako militantea zen Gurutze Iantzi atxilotu zuen bere etxean. Bi egun geroago hil zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]