Yolanda González

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yolanda González
Bizitza
Izen osoaYolanda González Martín
JaiotzaBilbo1961eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1980ko otsailaren 1a (19 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: erailketa
HiltzaileaEmilio Hellín Moro (en) Itzuli
Ignacio Abad Velázquez (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakikaslea eta student leader (en) Itzuli
KidetzaEzkerraren Gazteak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaWorkers' Socialist Party (en) Itzuli
Lorategiak plaka Yolanda Gonzalez Madrilen.

Yolanda González Martín (Bilbo, 1961eko urtarrilaren 20a - Madril, 1980ko otsailaren 1a) espainiar eskuin-muturreko terrorismoak eraildako ikasle eta militante komunista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustukoa jatorriz, Madrila joan zen elektronika ikastera. Han ikasten zuen lanbide heziketako ikastetxeko ikasleen ordezkaria bilakatu zen. Trotskista joerako Partido Socialista de los Trabajadores alderdiko militantea ere bazen. 1980ko otsailaren batean, Fuerza Nuevako zenbait kidek bahitu, torturatu eta erail zuten. Bere gorpua Madril ondoko errepide bazter batean aurkitu zuten. Erailketa Batallón Vasco Español erakundeak hartu zuen beregain. Erailketaren egile moduan, Emilio Hellín eta Ignacio Abad Velázquez atxilotu eta kartzela-zigorrak ezarri zitzaizkien. Hellini 43 urteko kartzela-zigorra ezarri zitzaion eta horietatik 14 bakarrik bete zituen. 2013ko otsailean, Hellinek, izen faltsu batez, espainiar segurtasun-indarrentzat komunikazio-teknologian lanean ziharduela zabaldu zuen El País egunkariak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]