Karlos Saldise

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Karlos Saldise
Bizitza
Jaiotza Pasai Donibane1947ko martxoaren 21a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Lezo1980ko urtarrilaren 16a (32 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Jarduerak

Karlos Saldise Korta Pasai Donibanen 1947ko martxoaren 21ean jaioa, 1976az geroztik Lezon bizi zen. Amnistiaren Aldeko Batzordetako kidea zen Lezoko komitean. 1980ko urtarrilaren 16an, hogeita hamairu urte zituela, talde parapolizialek tiroz hil zuten bere Lezoko etxeko atarian. Gerra zikinaren biktima izan zen. Aurretik hainbat heriotz mehatxu jaso izan zituen. Gutunazaletan, bere altzari dendan ate azpitik sartuak, jende txikitua azaltzen zuten argazkiak topatzen zituen. Haien aldamenean mehatxua, berak ere hala bukatuko zuela. Beste batean, bere kotxeko antena apurtu eta kapotaren gainean utzi zioten ohar bat. Bera ez zegoela etxea arakatu zioten zenbaitetan. Soriara (herriko presoak bisitatzea joana) egindako bidaia batetik etorrita etxeko atea indarrez irekia topatu zuen.

Karlosen hilketaren erreibindikazioa bi egunkarietan jaso zen talde parapolizial ezberdinen izenean. Egin egunkarira “Batallón Vasco Español” (BVE) izenean deitu zuten. Diario Vasco-ra deitu zutenek aldiz, “Grupos Armados Españoles” (GAE) izenean hitz egin zuten eta Karlosen heriotzaz gain biolazioak ere bereak zirela azaldu zuten. GAEkoen mehatxua, Karlosen hilketa erreibindikatzerakoan Amnistiaren alde lan egiten zuten guztiei lotzen zitzaion.

Karlosen hilketari buruzko ikerketarik ez da izan eta zigorrik gabe geratu da hilketa hau, talde parapolizialek egindako gehienak bezala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]