Zeusen tenplua (Atenas)

Olympiako Zeus-en Tenplua, Olimpeion izenaz ere ezaguna (greziarrez Ναός του Ολυμπίου Δός, edo Naos tou Olimpiou Dios), Atenasen kokatutako tenplu bat da. K.a-ko VI. mendean eraikitzen hasi bazen ere, II. mendeko Adriano enperadorearen garaian bukatu zuten. Helenistiko eta erromatar garaietan, Greziako tenplu handiena izan zen.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua Atenasko Akropoli hego ekialdetik 500 metrora kokatuta dago eta Syntagma enparantza hegoaldetik (Atenas-eko erdialdean) 700 metrora.
Tenpluaren oinarriak K.a-ko 515 urtean Pisístrato-k ezarri zituen baina bere semeak, Hipias-ek, lanak bertan behera utzi zituen. Atenaseko demokrazia urteetan zehar tenplua amaitu gabe egon zen, hybris-aren kontrakoa zela uste zutelako, handiegia izango zelako. Horrela bada, Aristoteles-ek, Politika-n, tenplua adibide gisa adierazi zuen; bere esanetan halako lan handiek herri xehea erakartzen zutenez, matxinatzeko denbora eta indarrik gabe uzten zuten.
Mendeetan zehar hainbat aldiz lanei ekin eta gero, azkenik II. mendean Adriano enperadoreak, greziar kulturaren zaletua berau, 129 urte inguruan eraikina bukatu egin zuen.
Ez dago batere argi eraikina noiz hondatu zen baina Greziako beste eraikin askoren moduan, baliteke Erdi Aroan izandako lurrikara bat dela eta suntsitua izana. Sarri gertatu ohi zen bezala, eraikinaren hondakinak beste eraikuntza batzuk egiteko erabili ziren.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentelic mendiko marmola erabiliz eraiki zuten. Neurriak honako hauek ziren: 96 metro luze 40 metro zabalera. 17 metroko garaiera zuten 104 koritiar zutabe zituen.
Adrianok Zeus jainkoari eskeini zion tenplua (erromatarrentzat Jupiter), hots, jainkoen erregeari. Cella-n, boliz eta urrezko Zeus-en estatua erraldoi bat eraiki zuen.[1]