Ziazerba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ziazerba
Spinacia oleracea Spinazie bloeiend.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAmaranthaceae
LeinuaAnserineae Anserineae
GeneroaSpinacia
Espeziea Spinacia oleracea
Datu orokorrak
Iturria spinach Itzuli

Ziazerba edo espinaka (Spinacia oleracea) Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da. Jatorriz Asia erdialde eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.

Landare urterokoa da (gutxitan biurterokoa), 30 cm-ko altueraraino hazten dena. Negua jasan dezake eskualde epeletan. Hosto txandakatuak ditu, sinpleak, obalo-formakoak edo triangelu-formako oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal). Hosto handiak landarearen oinarrian agertzen dira eta txikiak gorago. Nabarmentzen ez diren loreak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziazerbak A eta E bitamina asko dauka, bai eta iodoa eta antioxidatzaileak ere. Azido oxalikoa ere kantitate nabarmenean dauka.

Ziazerbak ez dauka beste barazki batzuek baino burdina gehiagorik. Sinesmen herrikoiak hala dela uste du XX. mendeko 30. hamarkadan zientzialari batek gaizki idatzi zuelako bere burdina kopurua, dezimalen koma gaizki kokatuz eta kopuru hori hamar aldiz biderkatuz. Gainera, ziazerbaren burdina ez da ondo xurgatzen azido oxalikoak burdina disolbaezin bihurtzen duelako.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziazerba


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.