Zientzia-alfabetatze

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zientzia-alfabetatzea, alfabetatze idatzia, zenbakizkoa eta digitala hartzen ditu bere gain zientziaren ulermenari, metodologiari, behaketei eta teoriari dagokionez. Bereziki, metodo zientifikoa, neurketa unitate zein metodoak, enpirismoa eta estatistiken interpretazioa ulertzeaz arduratzen da baita ere, zientziaren eremu nagusien ulermenaz ere, hala nola fisika, kimika, biologia, ekologia, geologia eta konputazioan.[1]

Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ELGAk horrela definitzen du zientziaren alfabetatzea: “zientziarekin eta zientziaren gaiekin inplikatzeko gaitasuna, herritar gogoetatsu moduan”. [2]Hortaz, ezagutza zientifikoa duen pertsona bat, prest dago zientziari eta teknologiari buruzko diskurtso arrazoitu batean parte hartzeko non gaitasun hauek eskura ditzakeen:

  • Fenomenoak zientifikoki azaltzea: Zenbait fenomeno natural eta teknologikori buruzko azalpenak ezagutu, eskaini eta ebaluatzea.
  • Ikerketa zientifikoak ebaluatzea eta diseinatzea: Ikerketa zientifikoak deskribatzea eta ebaluatzea eta, galderak zientifikoki egiteko moduak proposatzea.
  • Datuak eta ebidentziak zientifikoki interpretatzea: Datuak, baieztapenak eta argudioak aztertu eta ebaluatzea hainbat irudikapenetan eta honen ondorio zientifikoak ateratzea.

Estatu Batuetako Hezkuntza Estatistiken Zentro Nazionalaren arabera, “erabaki pertsonalak hartzeko ezinbestekoak diren kontzeptuak zein prozesu zientifikoak ezagutzea eta ulertzea da zientziaren alfabetatzea, bai gai zibikoetan baita ere kulturaletan parte hartzea eta produktibitate ekonomikoa ere”. [3] Zientzian alfabetatuta dagoen pertsona batek gaitasun hauek ditu:

  • Gertaera zientifikoak eta hauen esanahia ulertzea, esperimentatzea eta arrazoitzea.
  • Egunerokotasuneko esperientziek sortutako jakin-minetatik eratorritako galderei erantzunak galdetzea, bilatzea edo zehaztea.
  • Fenomeno naturalak deskribatzea, azaltzea eta iragartzea.
  • Prentsan  zientzia ezagutzen duten artikuluak irakurtzea eta ondorioen baliozkotasunari buruzko elkarrizketa batean parte hartzea.
  • Nazioko eta tokiko erabakien azpian dauden gai zientifikoak identifikatzea eta zientziaren zein teknologiaren aldetik informatuta dauden jarrerak adieraztea.
  • Informazio zientifikoaren kalitatea ebaluatzea, iturria eta informazio hori sortzeko erabilitako metodoak oinarri hartuta.
  • Ebidentzian oinarritutako argudioak planteatu eta ebaluatzea, eta argudio horien ondorioak ondo aplikatzea. [3]

Zientziaren alfabetatzea, bai alfabetatze ozeanikoaren,[4] lurreko zientzietako[5] alfabetatzearen  eta alfabetatze klimatikoaren[6] definizioen antzeko hizkuntza defini daiteke. Beraz, ezagutza zientifikoak dituen pertsona batek honako hauek egin ditzake:

  • Ingurumen eta gizarte arazoetarako zientzia garrantzitsua ulertzea.
  • Zientziari buruz argi eta garbi komunikatzea.
  • Gai horiei buruzko erabaki informatuak hartzea.

Azkenik, zientziaren alfabetatzeak jarrera bereziak izan ditzake zientziaren ikaskuntzarekiko eta erabilerarekiko. Ezagutza zientifikoa duen pertsona bat gai da gertakariak bere kabuz ikertzeko. [7]

Zientziaren alfabetatzearen parte diren jarrerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziari buruzko jarrerek ageriko eragina izan dezakete zientziaren alfabetatzean. Hezkuntzaren teorian, edukiaren ulermena eremu kognitiboan dago eta, jarrerak ordea, eremu afektiboan daude. Horrela, jarrera negatiboak, esate baterako zientziarekiko beldurra, iragazki afektiboan eta ulermenerako zein etorkizunerako ikaskuntza helburuetarako eragozpen moduan joka dezakete. Estatu Batuetan, jakin da ikasleek zientziarekiko dituzten jarrerak gutxitu egiten direla laugarren mailatik aurrera eta, gutxitzen joaten direla derrigorrezko bigarren mailaraino.[8] Ikasleek gutxiago lortzen dutela sentitzen dute eta horrek motibazioa edukitzea galarazten die ikasgelan, ikasleen parte hartzea murriztuz. Frogatuta dago, ikasteko motibazio handiagoa duten ikasleek, jarrera positiboagoa edukitzen dutela ikasgaiarekiko.[9] Unibertsitateko ikasleek, fisikaren ikaskuntzari buruz dituzten jarrerak azterketek iradokitzen dute jarrera horiek kategoria hauetan banatu daitezkeela: mundu errealarekiko konexioak, lotura pertsonalak, lotura kontzeptualak, ikasleen ahalegina eta arazoen ebazpena. [10]

Zientziaren alfabetatzearen erabakiak, munduaren egoerari buruzko jarrera berriak iradokitzen ditu, bakoitzak bere ongizatearen ardura du eta ezberdintasuna markatzeko norberak du ahalduntze zentzua. Jarrera horiek, zientziaren alfabetatzearen neurri garrantzitsuak izan daitezke, alfabetatze ozeanikoaren kasuan aipatzen den bezala.[11]

Zientzia, gizartea eta ingurumena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurreko sistemetan, zientziaren alfabetatzearen barnealdean dago gizakien eta ingurune naturalaren arteko mendekotasuna. Estatu Batuetako zientzialarien eta hezitzaileen arteko adostasun nazionalak definitutakoaren arabera, alfabetatze honek funtsezko bi zati ditu. Alde batetik, alfabetatuko pertsona bat, alfabetatze zientifikoaren aurreko definizioaren berri ematen duen hizkuntza batean defini daiteke. Bigarrenik, kontzeptu multzo bat sei edo bederatzi ideia handitan edo funtsezko printzipioetan antolaturik zerrendatzen da. Definizio prozesu hori, lehenengo alfabetatze ozeanikorako[4] egin zen, ondoren Aintzira Handietarako,[12] estuarioetarako, atmosferarako[13] eta klimarako. [6]Lurreko alfabetatze zientifikoa,[5] lurreko sistemetan definitutako alfabetatze motetako bat da; Lurreko zientzien ezagutzak dituen pertsona baten ezaugarriak, Lurreko sistemaren alfabetatzearen definizio guztien adierazgarri da.

Lurreko Zientziaren Alfabetatzearen Ekimenaren arabera, lurreko zientziaren ezagutzak dituen pertsona batek:

  • Lurreko sistema ugarien funtsezko kontzeptuak ulertzen ditu.
  • Badaki nola aurkitu eta ebaluatu lurrari buruzko informazio zientifiko interesgarria.
  • Lurreko zientziei buruzko komunikazio adierazgarria ematen du.
  • Lurrari eta honen baliabideei buruzko erabaki informatuak eta arduratsuak hartzeko gai da.[14]

Lehorreko sistemen alfabetatze mota guztiak aurreko definizio berbera dute. Gainera, alfabetatze ozeanikoa honela definitu daiteke: “ozeanoan dugun eragina eta ozeanoak gugan duen eragina ulertzea”.[11] Gainera, alfabetatze klimatikoaren webguneak erabakiak hartzeko printzipio gidari bat jasotzen du; “gizakiek, klima aldaketa eta haren eraginak murrizteko neurriak har ditzakete”.[15] Lurreko sistemetako alfabetatze mota bakoitzak, ikasleek bigarren hezkuntzako graduan zehar ulertu behar dituzten kontzeptuak definitzen ditu. Lurreko sistemak alfabetatzeko, gaur egungo hezkuntza ahaleginak gehiago zentratzen dira kontzeptu zientifikoetan, erabakiak hartzeko alfabetatzearen  alderdian baino baina, ingurumen ekintzak helburu aitortua izaten jarraitzen du.

Zientziaren gaia gizartean garrantzitsua den testuinguru batean, zientziaren alfabetatzeari buruzko eztabaida askotan agertzen da. Bizitza zientzietan sortzen diren ideiek alfabetatze ekologikoa aipatzen dute eta “lurraren ongizatea” deitzen diote. Robin Wright, Cell Biology Education-en idazlea kexu da: “Gaizki ulertuek (ikasleenak) edo zientziari buruzko ezagutzari ezak arriskuan jarriko dute gure bizimodu demokratikoa eta segurtasun nazionala?”. [16]Alfabetatze fisikoari buruzko eztabaida batek, energiaren kontserbazioa, ozonoaren agortzea eta berotze globala barne hartzen ditu.[17]

Neurtu eta sustatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientziaren alfabetatzea beti izan da hezkuntza estandarraren mugimenduaren elementu garrantzitsu bat. Zientziaren alfabetatzearen dokumentu guztiak hezkuntza estandarretan eragiteko asmo esplizituarekin idatzi dira, ikasketa plana, irakaskuntza, ebaluazioa eta modu batez, ikaskuntza herrialde osoan bultzatzeko bitarteko gisa.[3] Bestalde, zientziaren alfabetatzeak oinarri garrantzitsuak sortu ditu erabaki sozial informatuak hartzerako garaian. Aipatzekoa da, zientzia testuinguru sozial jakin batean burutzen den giza prozesu bat dela, eta horrek garrantzitsu bihurtzen du gure hezkuntza zientifikoa. Pertsonek ebidentzian oinarritutako erabakiak har ditzaten, bakoitzaren ezagutza zientifikoa hobetzen saiatu behar dira.[18]

Erakunde ezberdinek, helduen alfabetatze zientifikoa alderatu nahi izan dute hainbat herrialdeetan. Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak jakin zuen Estatu Batuetako zientziaren alfabetatzea ez dela ELGAren bataz bestekoaren oso desberdina.[19]

Unibertsitateko hezitzaileek gaitasun zientifikoa neurtzeko tresna fidagarriak sortzeko ahalegina egiten ari dira eta, kontzeptuen inbentarioa asko handitzen ari da fisikaren, astronomiaren, kimikaren, biologiaren eta lurreko hainbat zientzia desberdinen artean. [20]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Educación UACM» www.jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  2. OECD PISA Framework. .
  3. a b c National Science Education Standards. National Academies Press 1996-12-07 ISBN 978-0-309-05326-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  4. a b «Cultura oceánica y alfabetización marina para Chile. Una propuesta | Revista de Marina» revistamarina.cl (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  5. a b Padrinaci, Emilio. «Alfabetización en Ciencias de la Tierra» Enseñanza de la ciencias de la tierra.
  6. a b «Alfabetización climática: ¿Una solución real? | resclima» web.archive.org 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  7. (Gaztelaniaz) «Entrevista a Noam Chomsky - El propósito de la educación» REDES DE TUTORÍA 2019-08-27 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  8. Change in student beliefs about attitudes toward science in grades 6-9. .
  9. (Ingelesez) Şener, Nilay; Türk, Cumhur; Taş, Erol. (2015-05-08). «Improving Science Attitude and Creative Thinking through Science Education Project: A Design, Implementation and Assessment» Journal of Education and Training Studies 3 (4): 57–67.  doi:10.11114/jets.v3i4.771. ISSN 2324-8068. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  10. Adams, W. K.; Perkins, K. K.; Podolefsky, N. S.; Dubson, M.; Finkelstein, N. D.; Wieman, C. E.. (2006-01-10). «New instrument for measuring student beliefs about physics and learning physics: The Colorado Learning Attitudes about Science Survey» Physical Review Special Topics - Physics Education Research 2 (1): 010101.  doi:10.1103/PhysRevSTPER.2.010101. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  11. a b Cudaback, Cynthia. (2008-12-01). «Ocean Literacy— There's More to it Than Content» Oceanography 21 (4): 10–11.  doi:10.5670/oceanog.2008.21. ISSN 1042-8275. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  12. (Ingelesez) Great Lakes Literacy Naturopathic Centre – Great Lakes Literacy. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  13. «Atmospheric Science Literacy Framework | Center for Science Education» scied.ucar.edu (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  14. «Document» www.earthscienceliteracy.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  15. (Ingelesez) «CLEAN Network» CLEAN Network (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  16. (Ingelesez) ««Points of View: Content versus Process: Is This a Fair Choice?».» Cell Biology Education 4 (3).
  17. Hobson, Art. (2003-03-01). «Physics literacy, energy and the environment» Physics Education 38 (2): 109–114.  doi:10.1088/0031-9120/38/2/301. ISSN 0031-9120. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  18. (Ingelesez) Maienschein, Jane. (1998-08-14). «Scientific Literacy» Science 281 (5379): 917–917.  doi:10.1126/science.281.5379.917. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  19. «The Condition of Education - Learner Outcomes - Academic Outcomes - International Mathematics and Science Literacy - Indicator 16 (2011)» web.archive.org 2011-06-25 (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
  20. (Ingelesez) Klymkowsky, Underwood, Garvin-Doxas, Michael W.; Sonia M.; R. Kathleen. (2010eko abenduaren 20). «Biological Concepts Instrument (BCI): A diagnostic tool for revealing student thinking». .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]