Zientzien etxea (Logroño)

Koordenatuak: 42°28′16″N 2°26′45″W / 42.471°N 2.44574°W / 42.471; -2.44574
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientzien etxea (Logroño)
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Municipality of La RiojaLogroño
Koordenatuak42°28′16″N 2°26′45″W / 42.471°N 2.44574°W / 42.471; -2.44574
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1999
Inaugurazioa1999ko apirilaren 22a
Webgune ofiziala

Zientzien etxea (gaztelaniaz: Casa de las Ciencias) Logroñon dagoen zientzia-museoa da. Ebro ibaiaren iparraldeko ertzean dago, alde zaharraren aurrez aurre. Harrizko zubiaren eta Burdinezko zubiaren artean kokaturik dago[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzien etxea garai bateko udal hiltegian ezarri zen[1]. Eraikina Luis Barrón arkitektuak proiektatu zuen eta Gómez Escobar injeriariarekin batera altxatu zuen. 1910an inauguratu zen hiltegia eta 1981. urtean itxi zen[2]. Hurrengo bi hamarkadetan beste erabilpen batzuk eman zitzaizkion[1].

1990. hamarkadan goitik behera berriztu zen eta 1999ko apirilaren 22an Zientzien etxea inauguratu zen.

Zientzien etxeko espazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrera gela handi bat du eta bertatik sartzen da museoak dituen gainerako espazioetara. Beheko solairuan lau erakusketa gela daude eta lehen solairuan hitzaldien gela eta hainbat tailer.

Erakusketa gelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

165 eta 156 metro koadro arteko lau gela dira. Hamar bat zientzia erakusketa egiten dira urtero, zientziaren inguruko gai aniztasun handikoak. Erakusketa guztiak doakoak dira[3].

Hitzaldien aretoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen solairuan kokaturik dago eta 100 ikuslerentzako tokia du. Bertan jardunaldiak, hitzaldi zikloak eta mahai inguruak izaten dira eta zientzia gaitzat duten filme eta dokumentalak ere izaten dira.

Beste areto batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen solairuak hiru gela daude tailerrak burutzeko. Ikastetxeetako haurrei, gazteei eta helduei bideraturiko ikastaroak antolatzen dira[3].

Dokumentazio zentro bat ere badago[4].

Zientzien lorategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren inguruan Zientzien lorategia dago[3]. Bertan zientziarekin loturiko hainbat elementu aurkitzen dira.

Arroken lorategia.

Harrizko zubitik gertu dagoen eremuan haurrek esperimentatzeko erabil ditzaketen objetu ugari aurkitzen dira: pirueta, prisma hexagonala, espiral bikoitza, ur zurrunbiloa, disko birakaria...[2] Zientzien etxearen aurrealdean Los Cayos aztarnategiko (Cornago, Errioxa) dinosauroen lorratzen erreplika aurkitzen da. Burdinezko zubitik gertu dagoen eremuan Estazio meteorologikoa eta soinuaz esperimentatzeko elementu ugari daude: oihartzunaren jokoa, konferentzia, harri musikala, xilofonoa, balantzin musikala, soinu teleskopioa eta lauza saltariak[2].

Errioxako erkidegoan aurkitzen diren arroka mota guztiak kronologikoki ezarrita dauden lorategi bat ere badago[2]. Zaharrenetik berrienera: arbela, kuartzita, hareharri gorria, igeltsua eta anhidrita, ofita, hareharria, Kretazeo Berantiarreko kareharria, konglomeratua, Paleogenoko kareharria eta hareharri horia.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Programación Casa de las Ciencias - Agenda» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) «Casa de las Ciencias de Logroño, el jardín de las ciencias, exposiciones y talleres ...» www.rinconalia.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Ocio, Guia del. «Casa de las Ciencias» Guía del Ocio: Cine, Teatro, Conciertos, Arte, Restaurantes y locales (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).
  4. «Biblioteca de la Casa de las Ciencias | BIBLIOTECA de LA RIOJA» www.blr.larioja.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]