Zinta-dantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zinta-dantza Antzuolan

Zinta-dantza Europan eta Latinoamerikan zabaldurik dagoen dantza tradizionala da. Erdi Aroan du jatorri eta udaberrian eta udan zuhaitz baten inguruan dantzatzen zen, uzta oparo baten eske moduan bereziki. Geroago, zutoin baten inguruan dantzatzen hasi ziren, eszenografia koloretsu eta landu batekin.

Gizonezkoak ere zinta-dantzari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume[Betiko hautsitako esteka] aurreskulariak. (Kutxateka, Fondo Fotocar/Vicente Martín eta UEU/IgorMarkaida)[1]

XIX, mendearen bukaera arte sagar-dantza, arku-dantza eta zinta-dantzak gizonezkoek ere dantzatu arren (eta zenbaitetan gizonezkoek bakarrik), garai hartan genero-marka femeninoz etiketatu ondoren gizonen errepertoriotik desagertu ziren pixkanaka. Genero-kategorizazioaren araberako dantzen sailkapena ezartzen joan zen modu horretan XX. mendearen hasieran, emakumeen eta gizonen dantzak guztiz bereiziz eta bakoitzari zegozkion dantzakera-ereduak eraikiz eta indartuz.[1][2]

Beste adibide bat: emakumeek aurreskuak dantzatzeari utzi zioten. Lehen Mundu-Gerraren ondotik nagusitzen hasi ziren genero-ikuspegi bereizleak. Hortik aurrera aurreskua tradizioz gizonezko dantza esklusibo gisa aurkeztu zen eta aurreskua gorputz-adierazpen eta erritual maskulinotzat transmititu zen. Hal ere argitara eman diren aurresku-irudi nabarmenetan, Santurtzin 1921ean filmatu zirenetan, emakumeak ziren dantzariak.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. a b Araolaza Arrieta, Oier. (2020). Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan. UEU arg ISBN 978-84-8438-754-1. (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
  2. «Gregorio Santa Cruz — Patrimonio Cultural de Eibar - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-19).