Zirriborro eskarlata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zirriborro eskarlata
"A Study in Scarlet" in Beeton’s Christmas Annual (1887).jpg
Datuak
Idazlea Arthur Conan Doyle
Argitaratze-data 1887
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua A Study in Scarlet
Argitaletxea Ward Lock & Co Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua eta Utah
Ilustratzailea Sidney Paget
Euskaraz
Izenburua Zirriborro eskarlata
Itzultzailea Xabier Olarra
Argitaratze-data 1989
Bilduma Enigma
Orrialdeak 149
ISBN 8487484018

Zirriborro eskarlata (ingelesez: A Study in Scarlet) Arthur Conan Doylek idatzitako eleberri bat da. Beeton's Christmas Annual aldizkarian argitaratu zen, 1887ko azaroan. Hurrengo urtean liburu gisa argitaratu zen. Sherlock Holmes eta Watson Doktorea agertzen diren lehen aldia izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Istorioa 1878an hasten da, Watson Doktoreak lagun batekin topo egiten duenean. Hura Armadatik erretiratu da gerrako zauri batengatik. Bizitzeko leku bat bilatzen ari denez, lagunak Sherlock Holmes izeneko ezagun bat ere leku bila dabilela esan dio. Sherlock Holmes eta Watson Doktorea Baker kaleko 221B etxean hasiko dira bizitzen elkarrekin. Egun batean, Scotland Yardetik mezu bat heltzen zaie hilketa baten berri emanez.


Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sherlock Holmes: Detektibe aholkularia. Scotland Yardeko detektibeei laguntzen die hilketak argiteko.
  • Watson Doktorea: Armadako medikua. Sherlock Holmesekin bizi da.
  • Enoch Drebber: Mormoi estatubatuarra. Hilda aurkitzen dute etxe abandonatu batean.
  • Joseph Stangerson: Enoch Drebber jaunaren idazkaria. Bera ere mormoi estatubatuarra da.
  • Lestrade detektibea: Scotland Yardeko detektibea.
  • Gregson detektibea: Scotland Yardeko detektibea.
  • Lucy Ferrier: neska mormoi estatubatuarra. Mormoi poligamo batekin ezkontzera behartzen dute. Hori saihesteko aita eta senargaiarekin ihes egiten du.
  • John Ferrier: Lucyren aita.
  • Jefferson Hope: Lucyren senargaia. Ihes egiten laguntzen die Lucy eta bere aitari.