Zisjordaniako israeldar harresia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zisjordaniako mapa, bertan Israeldar Harresiaren ibilbidea gorriz adierazia ikus daiteke (2006ko uztaileko egoera.

Zirjordaniako israeldar harresia (arabieraz جدار إسرائيلي في الأراضي الفلسطينية المحتلة, eta hebreeraz גדר ההפרדה) Israelgo gobernuak Zisjordania inguratuz eraikitzen ari den harresia da, gaur egun oraindik amaitu gabe dago. Harresi honen %10a Lerro Berdearen ibilbidea jarraitzen du, beste gainontzeko %80a Zisjordaniako lurretan barneratzen delarik, Zisjordanian dauden israeldar kokalekuak bereganatu asmoz zenbait lekutan 20 kilometro barneratuz, tartean Ariel, Gush Etzion, Emmanuel, Karnei Shomron, Guiv'at Ze'ev, Oranit eta Maale Adumim israeldar kolonoen kokapenak daudelarik. Eraikitzetik amaitzean Zisjordaniako lurraldearen %10a inguru Israelgo aldean geldituko da, 2006ko proiektuaren arabera behin amaituta 721 kilometro luze izango zituen.

Harresi honen proiektuak israeldar eta palestinaren arteko liskar eta estabaida larriak sorrarazi ditu, NBEak nahiz mundu osoko giza eskubideen aldeko erakundeek Israelgo gobernua kritikatu dutelarik. 2004ean Nazioarteko Justizia Auzitegia legez kanpokoa zela aldarrikatu eta hura lehen bai lehen erautsi behar zela aipatu zuen. Halere, 2008ko abuztuan 721 kilometro luzeko proiektuaren %58a jadanik eraikia zegoen, %9a eraikitze lanetan zen, eta gainontzeko %33a proiektuan mantendua baina oraindik eraikitzeke zegoen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]